Susa argitaletxeak Joseba Sarrionandiaren Kartzelako poemak liburuaren edizino barritua aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-11-10 17:42   Kulturea

Kartzelako poemak liburua 1992an argitaratu eban Joseba Sarrionandiak lehenengo aldiz, orain 19 urte eta gaur Donostian Susa argitaletxeak aurkeztuko dauen edizino barritu honetan idazleak gaurko grafiara aldatu ditu poema guztiak, eta sei poema gehiago txertatu ditu.

Liburuaren hitzaurre barria Jose Luis Otamendik idatzi dau. Liburuaren amaieran agiri dira Joxemari Iturralderen eta Ruper Ordorikaren testu bana (libururako berenberegi idatzi zituenak 1992an). Edizio barri honen azalaren egilea, barriz, Lander Garro da.

Kartzelako poemak liburuak bi atal nagusi ditu: luzeena Kartzelako poemak 1980-1985 da; kartzelan igarotako garaian idatzitako poemak batzen ditu. Bestetik, laburragoa da Post-scriptum atala, Martuteneko kartzelatik iges egitea lortu ondoren idatzitakoak dira, bizirik eukan esperientziaren ondokoak (azken poemearen data 1991koa da).

Hemen dago liburua osorik: http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=poes14

Liburuaren edizino barritua aurkezteko errezitaldia egingo dabe gaur, hilak 10, bost idazlek Donostiako Doka kafe antzokian (Antigua auzoan, Errege Zain kaleko 20 zbk): Joxemari Iturraldek, Jon Benitok, Mikel Etxaburuk, Oier Guillanek eta Jose Luis Otamendik. Hitzordua: arratsaldeko 19:00retan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu