Imanol Rayoren 'Bi anai' filma, barikutik aurrera zinema-aretoetan ikusgai

Bizkaie! 2011-11-11 14:49   Barriak

Imanol Rayoren Bi anai pelikulea zinema-aretoetara izango da asteburuan, barikutik aurrera. Bernardo Atxagaren izenburu bereko nobelan oinarrituta dago filma. Donostiako Zinemaldian estreinau zan, eta Zinemira saria irabazi eban. Imanol Rayok (Iruñea, 1984) Andoaingo Zine Eskolan ikasi eban, hauxe dau bere lehenengo film luzea.

Imanol Rayoren Bi anai pelikulea zinema-aretoetara izango da asteburuan, zemendiaren 11tik aurrera. Bernardo Atxagaren izenburu bereko nobelan oinarrituta dago filma. Donostiako Zinemaldian estreinau zan, eta Zinemira saria irabazi eban. Imanol Rayok (Iruñea, 1984) Andoaingo Zine Eskolan ikasi eban, hauxe dau bere lehenengo film luzea.

Bingen Elortza eta Aitor Koteron aktoreek interpretetan ditue Paulo eta Daniel anaien personaiak. Protagonistak umezurtz geratu dira, eta aitak hil orduko Paulo zaharrenari eskatzen deutso Danielez arduratzeko. Danielek gaitxotasun neurologiko bat dauka, eta ezin dau berbarik egin. Nobelea lez, pelikulea be 1950-60 urteen artean gertatzen da, basoz inguratutako herri txiki baten. Aktore taldea Kandido Urangak, Klara Badiolak, Loreto Mauleonek eta Amaia Lizarraldek osotzen dabe.

Imanol Rayo hur euki dau Bernardo Atxaga, zuzendariak berak Bizkaie!-ri emondako alkarrizketan azaldu euskunez: Atxaga hur izan dot beti, hori lasaigarria izan da. Hasieratik trankil lan egiteko baimena izan dot, horregaitik urten da pelikulea modu honetan. Rayoren eritxiz, Atxagaren irakurleak gustora egongo dira emoitzeagaz: Bernardo Atxagaren irakurleak pozik egongo dira filmagaz, bere espiritua hor dago eta. Baina, kontuz ibili behar da, ezin daitekez lengoaia desbardin bi modu berean landu; hori da pelikulearen oinarrietako bat.

Rayoren filmetako moduak harridura sortu eban Donostiako Zinemaldian. Ez neban manipulau gura. Orain, momentu honetan, edozer ikusten dogunean orain aldiko begiekaz begiratzen deutsagu; holantxe jokatu gura izan dot Bi anai lanagaz. Horregaitik filmeko elementu asko denporaz kanpokoak dira, azaldu eutson Bizkaie!-ri alkarrizketan.

Orio etxeak produzidu dau Bi anai, eta 1,5 miloeko aurrekontua izan dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu