'Oroimenak erretzen - 18 Urte', Leihotikan taldearen diskoa plazan
2011-11-10 13:23 MusikeaLeihotikan taldearen disko bilduma honek bi atal ditu; alde batetik, orain arteko lau diskoetako kantu batzuk dagoz, taldearen jarraitzaileek hautatuak. Bestetik, 1996ko maketako kantu jakin batzuk be topauko ditu entzuleak. Horrezaz gan, hainbat kolektibok, irratik... argitaratu zituen disko bildumetako kantuak eta bitxikeria batzuk be batu ditue.
Talde nafarrak 18 urteko ibilbidea batzen dauen Oroimenak Erretzen. 18 urte izenburuko bildumea aurkeztu eban atzo Donostian Gor diskoetxearen eskutik. Leihotikan taldearen disko bilduma honek bi atal ditu; alde batetik orain arteko lau diskoetako kantu sorta bat dago, taldearen jarraitzaileek hautatuak. Bestetik, zeozelan hain ezagunak ez diran beste bersino batzuk ezagutarazoteko, 1996ko maketako kantu jakin batzuk be topauko ditu entzuleak. Horrezaz gan, hainbat kolektibok, irratik... argitaratu zituen disko bildumetako kantuak eta bitxikeria batzuk be batu ditue diskora.
Oroimenak erretzen - 18 Urte diskoko kantuak
1.- Baliteke
2.- Munduaren Leihoa
3.- Zure Soineko Urdina
4.- Nafarroa
5.- Zaharkituriko Fedea
6.- Kolorea
7.- Zerbaitetan Sinetsi
8.- Kamile Hartza
9.- Ilunago, Ederrago
10.- Asteburu Guztietan
11.- Ikusi Mendizaleak
12.- Galdua Nuen Ametsa
13.- Zu, Zu
14.- Tximaluzedun Burusoilak
15.- Zabal Dezagun Euskara
16.- Idoloak Akatu
17.- Punk-Rock
18.- Maldan Behera
19.- Mi Ciudad
20.- Hiltzoriaren Mundu Lilugarria
21.- Malkoak
22.- San Fermin
23.- Bosque Animado
24.- Ohean
25.- Bukatu Da
Leihotikan taldea
Talde gitxik ekarten deust gogora Leihotikanek beste gomuta on. Ezin izan bestela, kontuan harturik euren eta nire arteko kidetasun hartu-emon estuak, alkarrenganako estimuari sendo eutsi deutsena. Neure buruari galdetu barik eurek ala euren kantuek erakarten ete naben, euren zale amorratua nazela autortu behar. Euren abesti eta kontzertuek, baita gomutarik okerrenak eragiten deustiezanek be, neure barruko onena atararazoten deustie, hain bainaiz zalea.
Hau idaztean, argi daukat Leihotikanek publiko txikia dauela oraindino. Alde batetik, eurek ez dabe sekula arrakasta hori lortu nahi izan; eta bestetik, jente gehienak ez ditu aintzat hartu.
Halan da be, euren zale amorratuei esker jarraitzen dabe hemen, horreeei, eta 18 urte honeetan izan daben etenbako jardunari (ez beti agirikoari) esker. Bejondeizuela, adiskideok idatzi eban Mariño Goñik (Gor dikoetxearen sortzailea) aurtengo irailean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!