Teknoskopioa proiektu-lehiaketearen aurtengo edizinoa abiatu dau Elhuyar Fundazinoak
2011-11-10 14:19Urtero lez, Elhuyar Fundazinoak Teknoskopioa lehiaketea abiarazo dau, Zientziaren Asteagaz bat eginez. 14-18 urteko gazteentzako lehiaketea da, eta parte-hartzaileek modalidade bitan parte haru ahal dabe: Ikerketa-proiektuak edo Proiektu teknologikoak. Teknoskopioa lehiaketan izena emoteko epea zemendiaren 13an amaituko da.

Urtero lez, Elhuyar Fundazinoak Teknoskopioa lehiaketea abiarazo dau, Zientziaren Asteagaz bat eginez. 14-18 urteko gazteentzako lehiaketea da, eta parte-hartzaileek modalidade bitan parte haru ahal dabe: Ikerketa-proiektuak edo Proiektu teknologikoak. Ikerketa-proiektua arloan, aukeratutako arazoari konpontzeko ikerketa-lan bat garatu behar dabe gazteek; Proiektu teknologikoa modalidadea, barriz, aukeratutako arazo konpontzeko produktu teknologiko bat diseinau behar da. Teknoskopioa lehiaketan izena emoteko epea zemendiaren 13an amaituko da. Izen-emoteko: teknoskopioa.elhuyar.org
Sariei jagokenez, modalidade bakotxeko proiektu onena egiten daben taldeetako kideek 'tablet' bana eta Tecnalia korporazinoko zentro batean egotaldia irabaziko dabe, eta benetako ikertzaileekaz lan egiteko aukerea izango dabe. Proiektuen komunikazino onena be sarituko da, eta irabazleek 'tablet'-a eta Elhuyarren produktu-sorta bat jasoko ditue.
DBHko 2. zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko eta goi-zikloko ikasleek hartuko dabe parte Teknoskopioan, bi eta lau lagunen arteko taldeetan antolatuta. Teknoskopioaren helburua da gazteak ikerketan eta ikertzaileen jardueran sartzea, eta ikerketa edo proiektu teknologiko bat antolarazotea. Beraz, proiektu baten prozesu osoan hartuko dabe parte gazteek: ideia sortu, proiektua garatu eta proiektuak jentaurrean aurkeztu.
Teknoskopioa antolatzeko, Elhuyar Fundazinoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta FECYTen babesa jaso dau. Bestalde, Tecnalia Korporazinoaren laguntzea be euki dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!