Hegoafrikako Munduko Futbol Txapelketan be Aupa Athletic! Aupa Jabi eta Fernando!

Angel Dominguez 2010-06-11 12:20   Begi betegarri

Gaztelania inposatzen daben 500 xedapen

Erramun Osa 2010-06-11 11:37   Euskerea berbagai

Franko hil osteko demokrazia-aldian, 2009ko abenduaren hogeita hirua arte, askotan isilpean eta etenik barik, 500 Agindu, Errege Dekretu, eta abar jarri dira indarrean Espainian jardun-eremu desbardinetan, gaztelaniaren presentzia ez eze, haren erabilerea be ziurtatzeko, behartzeko.

Euskereari buruzko jardunaldiak Berlinen bagilaren 14an eta 15ean

Bizkaie! 2010-06-11 10:43   Euskerea berbagai

Aizpea Goenagak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Sailburuordetzea ordezkatuko dau eta, Etxepare Institutuko zuzendariagaz batera, beste zenbait euskal ordezkari be izango dira Berlinen: Mari Jose Olaziregi Euskal Herriko Unibersidaddeko irakaslea, Arantxa Urretabizkaia eta Harkaitz Cano idazleak eta Ruper Ordorika musikaria.

Euskerearen Aholku Batzordeak legealdi honetako lehenengo bilerea egingo dau Gasteizen

Bizkaie! 2010-06-11 10:29   Euskerea berbagai

Euskerearen Aholku Batzordeak gaur, hilak 11, egingo dau legegintzaldi honetako lehenengo bilerea, Lehendakaritzako egoitzan, Gasteizen, goizeko 10:00etatik aurrera. Adostasun eta 'mailakatze' erispideetan oinarritzen dan hizkuntza-politika baten aldeko 'Euskara 21' agiriak hasitako bidean sakontzen saiatuko dira topaketan.

Aurtengo 'Bertsogintza ikastetxeetan' ekimena amaitu da

Bizkaie! 2010-06-10 18:34   Bertsolaritzea

'Bertsogintza ikastetxeetan' proiektuan parte hartu daben Basauri, Galdakao eta Txorierriko ikastetxeek agur esan deutsie aurtengo bertso ikasturteari. Kurtsoan zehar egindako bertsoak jentaurrean agertzeko momentua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Homofobiaren aurpegiak' izeneko erakusketea egongo da ikusgai bagilean Ondarroan

Bizkaie! 2010-06-10 14:57

Ondarroako Udaleko Emakumeen Bardintasunerako Kontseiluak askatasun sexuala aldarrikatuko dau bagilean, hilaren 28a Askatasun Sexualaren Nazinoarteko Eguna dala aprobetxauta. Oraingoan, 'Homofobiaren aurpegiak' izeneko erakusketea antolatu dau Lea-Artibaiko EHGAMegaz batera, bagilaren 12tik 28ra arte, Kofradia Zaharrean.

Azken txanpan sartu gara

Egoi Urkiza 2010-06-10 14:30   Euskaldunak munduan

Frantziako uretan, etxetik hur gagoz, 'Ragaine II - Munduari Itzulia' abentureari gitxi falta jako amaitzeko, izan be, gure asmoa Frantzia hegoaldetik, Mediterraneo eta Atlantiko itsasoak lotzea da, nabigagarriak diran Canal du Midi, Toulouse eta Mediterraneo itsasoa lotzen dituan Garona ibaian eta Toulouse eta Bordeaux arteko Bi Itsasoen Kanalean zehar bidea eginaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Amin Maaloufek irabazi dau Letren Asturiasko Printze Saria

Bizkaie! 2010-06-10 13:44   sariak-autortzak

Maaloufek (Beirut, 1949), frantzesez idazten dau eta literatura arabiarraren ahots garrantzitsuenetarikoa da. 'León el africano', 'Samarkanda' edota 'Los jardines de luz' lanak idatzi ditu eta Goncourt eta Maison de Presse sariak eskuratu ditu.

Eusko Ikaskuntza- Euskadiko Kutxa saria, Joxerramon Bengoetxearentzat

Bizkaie! 2010-06-10 12:05   sariak-autortzak

Eusko Ikaskuntza - Euskadiko Kutxak Joxerramon Bengoetxeari Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria emotea erabagi dau euskal kultura eta erakundeakazko azaldutako konpromisoagaitik.

ICOMen Nazinoarteko VI. Topaketea Bizkaian bagilaren 17tik 20ra

Bizkaie! 2010-06-10 11:30   jardunaldiak

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, lurraldeko hainbat museogaz eta ICOM/Museveni Nazinoarteko Batzordeagaz batera, ICOMen Nazinoarteko VI. Topaketea antolatu dau, 'Gaurko Museografia' izenburupean. Hitzordua bagilaren 17tik 20ra bitartean izango da, Bilbo, Balmaseda eta Urdaibaiko hainbat museo-gunetan

Kultura errumaniarra nagusi Berrizen

Bizkaie! 2010-06-10 11:25

Inmigrazino Kontseilutik Kultura arteko topaketea errepetiduteko beharrizana ikusi da, aurreko urteetan egindakoari jarraituz. Berrizen kultura desbardinetako pertsonak bizi dirala kontuan hartuta, alkar ezagutu eta hartu-emonetan jarteko gunea izango da topaketa hau.

Uribe-Kostako eta Busturialdeko finalak astegoienean

Bizkaie! 2010-06-09 17:50   Bertsolaritzea

Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketearen barruan falta diran bi finalak (Uribe-Kostakoa eta Busturialdekoa) astegoienean jokatuko dira eta erabagita geratuko da udagoienean Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko aukerea izango daben bertsolarien zerrendea.

Esne Beltzaren bigarren lanaren definizinoa: 'basque, global, rebel and roots'

Bizkaie! 2010-06-09 15:52   Musikea

Berba horreek erabili ditu Baga-biga diskoetxeko ordezkari Ritxi Aizpuruk Esne Beltza taldearen azken diskoa, Noa, definiduteko. Halanda be, autortu dau 'bigarren disko hau definidutea oso gatxa da, kantei izena, deitura, generoa... jartea ez da erraza'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Urrezko Luma saria Euskaltzaindiarentzat

Bizkaie! 2010-06-09 14:37   sariak-autortzak

Erakundearen izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak jaso dau gaur Urrezko Luma saria 90 urteko ibilbidean egindako lanagaitik. Euskerearen akademiak igaz bete zituan 90 urte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txakur bat, eskaner bat eta pernila

Zigor Aldama 2010-06-09 12:08   Bidaide

Autortza bat egin behar dot: trafikantea naz. Euskadira natorrenean, beti ekarten dot maletea erdi hutsik, baina Txinara bueltetan nazenean, produktu ilegalez beteta eroaten dot. Arrozaren lurraldean sei hilebetez bizirauteko beste 'botika': pernila, oliba-orioa, txokolatea hurrakaz eta kafea.

Euskal kultur enpresek aberastasuna eta enplegu egonkorra sortzeko daben zeregina ardatz Gasteizen

Bizkaie! 2010-06-09 11:59   jardunaldiak

'Kultura Enpresak, Sektore Sortzaileak eta Enplegua Sortzea' Topaketea bagilaren 14an egingo da, Gasteizko Lakua Hotelean, eta gizarte eta produkzino-balio handiko enplegu egonkorraren sortzailea dan aldetik kultur sektoreak dauen ahalmenari buruzko hausnarketarako topagunea izan nahi dau.

AlhondigaBilbaok Bilbao Kultur arteko Uria II. Jardunaldiak antolatu ditu bagilaren 15etik 18ra arte

Bizkaie! 2010-06-09 11:54   jardunaldiak

Bilbo barriaren gizartearen ezaugarrietako bat erlijino aniztasuna da, eta AlhondigaBilbaok jardunaldi honeek abiarazo ditu herrialde, kultura eta erlijino desbardinetako herritarren topagune izateko asmoz. 'Kulturartekotasuna AlhondigaBilbaoren ezaugarrietako bat da, eta horregaitik urian bizi diran kultura desbardinetako pertsonentzako topagune izan nahi dau'.

Iñaki Arregi, UEMAren koordinatzailea hil da

Bizkaie! 2010-06-09 11:42   kulturbiz

Iñaki Arregi Ihartza (Ermua, 1953), Udalerri Euskaldunen Mankomunidadearen (UEMA) koordinatzailea, atzo, hilak 8, hil zan. Berriatuako beilatokian egongo da haren gorpua gaur eguerdira arte. Azken agurra bihar, hilak 11, egingo deutsie, 19:30ean, Markina-Xemeingo udaletxe zaharreko aretoan.

Peio Ormazabal eta Aitor Bizkarra txapeldun Bizkaiko Eskolarteko XXVII. Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2010-06-09 10:41   Bertsolaritzea

Final ederra entzun genduan Bizkaiko Eskolarteko Txapelketearen azken saioan. Peio Ormazabal eta Aitor Bizkarra izan ziran txapeldun, bakotxa bere mailan, eta Nerea Ibarzabal eta Txaber Altube be sailkatu dira hilaren 19an Agurainen jokatuko dan Euskal Herriko txapelketako finalean kantetako.