Euskaltzaindiak ikerkuntzarako erakunde izateko izena emon dau Espainiako Zientzia eta Barrikuntza Ministerioan
2011-11-08 10:00 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak ikerkuntzarako erakunde izateko izena emon dau Espainiako Zientzia eta Barrikuntza Ministerioan. Akademia sorreratik bertatik ikerkuntza lanetan dabil buru-belarri, baina azken urteotan areagotu egin dau arlo horretan egiten dauen ahalegina.
Euskaltzaindiak ikerkuntzarako erakunde izateko izena emon dau Espainiako Zientzia eta Barrikuntza Ministerioan. Akademia sorreratik bertatik ikerkuntza lanetan dabil buru-belarri, baina azken urteotan areagotu egin dau arlo horretan egiten dauen ahalegina.
Holan bada, Akademiako iturriek adierazo dabenez, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak, Euskal Hiztegi Etimologikoa, Euskararen Historia Soziala edota Ahozko tradizioa biltzeko egitasmoak dira, besteak beste, ikerkuntza mailan abian jarri dituan proiektuetako batzuk.
Bestalde, Euskaltzaindiatik gogoratu dabe Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala ISOC-eko datu-basean indexatzen dala. ISOC CSIC (Ikerketa Zientifikoen Kontseilua Gorena) erakundeak kudeatzen dau. CSIC, Espainian ikerketan dabilen erakunde publikorik handiena da eta Zientzia eta Barrikuntza Ministerioari atxikita dago.
Joan dan maiatzaren 12tik, indarrean da Espainiako Zientzia, Teknologia eta Barrikuntzearen Legea. Bere helburu nagusia da zientzia- eta teknika-ikerketearen oinarriak ezartzea, ezagutza eta barrikuntzea zabalduz, garapen iraunkorra eta ongizatea bideratzeko.
Lege-testua osotzeko, Zientzia eta Barrikuntza Ministerioak ikertzaile, aditu, unibersidade, gizarte-eragile eta erakunde publikoen ekarpenak jaso ditu. Besteak beste, Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistema gauzatzeko behar diran zientzia- barrikuntza-eragileen arteko koordinazinoa, gisa-baliabideak eta diru-iturriak definiduten ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!