Fun&Serious bideojokoen jaialdia, Bilbon lehen aldiz

Bizkaie! 2011-11-09 10:33

Berbaldiez gan, Guggenheim museoan zinema eta bideo jokoen inguruko mahai-inguru bat egingo da gaur 19:00etatik aurrera. Bertan, film baten antzera sortzen diran bideo jokoek izandako bilakaerea azalduko dabe Jaume Balaguero, Fabriciano Bayo, Juan Bas eta Roberto Serrano zinema eta bideo jokoetako zuzendariek.

Bilbon lehenengo aldiz, Fun&Serious Game Festival Bilbao 2011 festibala atzo hasi zan eta 2011. urtean Europan egindako bideojokorik onenak batuko ditu gaur amaituko dan jaialdian.

Bilbon lehenengoz dogu festibala eta Bernabe Unda Industria Sailburuaren esanetan, hori hasierea baino ez izatea espero dogu, izan be, sektore hori Eukal Herriaren garapenean oinarri bat izan daitekeela uste dau sailburuak. Bideo jokoen sektorea hazten dagoan arloa da, zinemak eta musikak baino diru gehiago emoten dauena eta horregatik, sektoreak euskal gizartean sortu leiken aberastasunaz jaubetzeko deia egin dau Ignacio Otalora DigiPen-eko zuzendariak.

Festibala hasi aurreko egunetan, hezkuntza alorreko gaiak jorratzen dituen jokoen irabazleen izenak emon zituen. Horreen artean, Playmacer bideojokoak irabazi dau hezkuntza eta osasun alorreko jokorik onenaren saria.

Negozio eta korporazino mailan saritutako jokoa, barriz, Siqur izan da. Bertan, fabriketako laneko segurtasunari buruzko prestakuntzea eskaintzen dau Virtway Asturiasko enpresak diseinautako jokoan.

Kultura arloko saria, azkenik, Medieval Dublin: From Vikings to Tudors jokoak eskuratu dau. Izenburuak dakarren lez, Erdi Aroko Dublin erakusten dau Noho enpreseak egindako jokoak.

Sariketaz gan, hainbat berbaldi interesgarri izan ziran atzo eta gaur be hizlari entzutetsu ugari izango dira Euskalduna Jauregian, besteak beste, Gareth Mills, Jacqueline Cawston, Flavio Escribano, Maurizio Forte eta Daniel Plentick. Besteren artean, bideo jokoak hezkuntzarako tresna gisa ulertzeko hainbat giltza eskainiko dituzte.

Berbaldiez gan, Guggenheim museoan zinema eta bideo jokoen inguruko mahai-inguru bat egingo da 19:00etatik aurrera. Bertan, film baten antzera sortzen diran bideo jokoek izandako bilakaerea azalduko dabe Jaume Balaguero, Fabriciano Bayo, Juan Bas eta Roberto Serrano zinema eta bideo jokoetako zuzendariek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu