Zabalik da XII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deialdia

Bizkaie! 2010-09-29 15:42   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak XII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deialdia zabaldu dau. Lehiaketa hau urterik urte antolatzen da 1999tik, Bizkaiko uriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketeak 7.000 euroko diru-sari bana emongo dau bi modalidadeetan: euskeraz eta gaztelaniaz.

Agerre Teatroak ‘Nork ikusi du Dultzinea?’ ikuskizun barria estreinauko dau Villabonan

Bizkaie! 2010-09-29 15:05   Kulturea

Maite Agirrek urriaren 3an, Villabonako Gurea Antzokian umeentzako lan barria estreinauko dau.

Umeakaz euskeraz berba egiteko helduentzako tailerra Zaldibarren

Bizkaie! 2010-09-29 14:23   Euskerea berbagai

Tailerra urriaren 19an izango da baina izena emoteko epea urriaren 13an amaituko da. Zehetasunetarako jarri zaiteze hartu-emonetan Zaldibarreko Euskera Zerbitzuagaz (94-6827016 telefono zenbakian edota eguen@zaldibar.org posta elektronikoan).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Oreka TX AEBetan dabil kontzertuak emoten

Bizkaie! 2010-09-29 12:36   Euskaldunak munduan

Oraingo birea amaitzeko bi kontzertu geratzen dira baina honezkero Oreka TX taldeak baieztatuta ditu beste bi bira AEBetan, datorren 2011ko urrian eta 2012ko martian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EJk euskerea sustatzea helburu daben hitzarmenak sinatu ditu atzerriko bost unibersidadegaz

Bizkaie! 2010-09-29 11:58   Euskerea berbagai

Hitzarmen horreen bitartez, erakundeek unibersidade bakotxean euskerea eta euskal kulturako lektoretza bultzatzeko konpromisoa hartzen dabe. Diziplina horren irakaskuntzaz arduratuko danak euskerea zabaltzeko eta sustatzeko jarduerak be antolatuko ditu.

I. ‘Bidaiari Dubi Dubi' Lehiaketara bideoak aurkezteko epea urriaren 1ean hasiko da

Bizkaie! 2010-09-28 18:33

Bideoaren artxiboak ez dau 10 MB baino gehiago hartuko, eta mp4, 3gp, wma, avi edo mpg formatuan grabau behar da. Bideoak Internet bitartez aurkeztu beharko dira, izen-emote formularioa betez, honako helbide honetan: www.bilbao.net/dubi-dubi.

Himalayan dago Iñaki Otxoa de Olza mendizalearen salbamendu ahaleginari buruzko filma grabetan dabilen taldea

Bizkaie! 2010-09-28 17:39   Barriak

Filmaketea jarraitzeko eta film luzearen garapena ikusteko www.purelifethemovie.org/blog webgunean egin daiteke irailaren 28tik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

IV. Bilboargazkik argazkigintzearen uriburu bilakatuko dau Bilbo

Bizkaie! 2010-09-28 15:36   jardunaldiak

Estaduko eta atzerriko argazkilarien zortzi erakustaldi, oso estilo eta gai anitzetakoak, ukutu fantastikoak dituan argazkigintzatik argazkigintza sozial edo errebindikatzailera edo argazkigintza artistikora, bisitau ahal izango dira gure uriko hainbat lekutan, urriaren amaiera bitartean

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Iciar Bollainen 'También la lluvia' Oscar sarietara bidean

Bizkaie! 2010-09-28 15:10   Barriak

Sariak zezeilaren 27an emongo ditue Los Angeleseko Kodak Theatren, eta filma ingelesezkoak ez diran filmen kategorian izango da behin behineko haugatai, azken hautagaiak 2011ko urtarrilaren 25ean jakinarazoko baititu Akademiak.

Manhattan Short Film Festival film laburren jaialdia egingo da barikuan, urriak 1, Bilbon

Bizkaie! 2010-09-28 12:53   Barriak

Bost kontinenteetako 100.000tik gora persona 200 uri baino gehiagotako zinema, galeria, museo edo kafetegietan batzea espero da, Manhattan Short Film Laburren Jaialdiaren 13. edizinoaz gozetako eta film finalistea aukeratzeko helburuagaz.

Jöel Lopez Astorkiza kazetariak irabazi dau Bilboko Barrea Umorezko Mikroipuinen Lehiaketea

Bizkaie! 2010-09-28 11:13   sariak-autortzak

Saritutako Raros en un tren kontakizuna, Hitchcock-en Extraños en un tren pelikuleagaz parekatzen da. Epaimahaiak, -Juan Bas, Carolina Ontivero, José Miguel Bonilla eta Pablo Martínez Zarracina idazleek osotutakoa- alkarrizketa oso biziak balorau ditu eta testuen maila literario handiagaz topau da erabagia hartzeko orduan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Aitormena' We are Standard taldeak moldatua eta beste klasiko batzuk 'Loving'Gaztea' bilduman

Bizkaie! 2010-09-27 18:17   Musikea

Aitatu diskoaren aurrerapen-singlea benetako harribitxia da; We are Standard talde getxotarrak 'Aitormena' abestiaren bertsinoa eskaintzen deusku, 1984an Hertzainak taldeak sortu eban ezinbestezko erreferentzia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eusko Jaurlaritzeak euskerearen erabilerea sustatuko dau 20 udalerritan 'Kontalaria' programa barriaren bidez

Bizkaie! 2010-09-27 17:47   Euskerea berbagai

'Kontalaria' proiektuaren bitartez, besteak beste, eguneroko espazio publikoetan euskerearen erabilerea bultzatu nahi da: Proiektu honegaz gainera, euskerearen erabilereari balioa emon gura jako. Beti be, hizkuntzeagaz bat eginda sormena eta teknologia barriak landuz.

Seve Callejak eta Lutxo Egiak umeei zuzendutako liburu bana kaleratu dabe

Bizkaie! 2010-09-27 15:58   Kulturea

Seve Calleja eta Lutxo Egia idazleek haur literaturea ardatz hartuta, liburu bana aurkeztu dabe gaur Bilbon, Elkar argitaletxearen eskutik. Liburuek ezaugarri bera daukie: Eider Eibar marrazkilariak egin ditu lan bietako irudiak.

Kristine Txoperena bikain Auherrako kanporaketa saioan

Bizkaie! 2010-09-27 15:47   Bertsolaritzea

Saioa Baxenafarroan zanez, hasi aurretik gogora ekarri ziran bigarren munduko gerra aurrean bapatean ebilzan bertsolari baxenafarrak: Ahatsako Iribarne eta Pierra Errumategi, Baigorriko Piarres Dibarrart, Bankako Erramuzpe eta Tihista, Behorlegiko Zubiat-Iribarne, Eiheralarreko Larramendi eta Goienetche, Irisarriko Beñat Soulé, Irulegiko Jean Etcharren, Mendibeko Erguy eta Ortzaizeko Jean Hiriart.

'Gu ere bertsotan' egitasmoa, gazteak euskeratik eta euskeraz jarduteko modua

Bizkaie! 2010-09-27 15:38   Bertsolaritzea

Ikasleen parte hartzea bultzatu nahi dau egitasmoak, bertsoa eta hitza euskarri digitalakaz lotu eta euskerearen erabilpen praktikoa areagotuz

Ahozko komunikazino gaitasuna sormenaren bidez lantzea eta hobetzea dau helburu egitasmoak, ikasleen parte hartzea bultzatuz. Danetara, lau mila ikasle baino gehiagok izango dabe berbakaz eta hizkuntzeagaz jolasteko aukerea, bertsolaritzearen bidez eta baita euskarri digitalen laguntzinoagaz be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Urriaren 9 eta 10ean ospatuko dabe Urepelen Xalbador Eguna

Bizkaie! 2010-09-27 15:15   Bertsolaritzea

Urtero egiten dan moduan, ospakizunak gai nagusi bat izango dau ardatz, eta, aurten Xalbadorregaz batera, Urruñako Xanpun bertsolaria omentzea erabagi dabe Deiadarra alkarteak eta Euskaltzaindiak.

Kaltetuena eta alde guztietatik matrailekoak jasoten dituana, beti-beti behargina izaten da

Markues 2010-09-27 14:44   Begi betegarri

Peter Mullanen 'Neds' filmak jaso dau Urrezko Maskorra

Bizkaie! 2010-09-27 11:35   Barriak

Jose Maria Orbe donostiarraren 'Aita' euskal produkzinoak argazkigintza onenaren saria irabazi dau, Jimmy Gimferrerek filman egindako lanari esker

Zuzendari, gidoilari eta aktore britainiarrak Zinemaldiko saririk garrantzitsuena irabazi dau orain arte zuzendu dauen bere hirugarren lanari esker. Horrezaz gan, film horretako protagonisteak, Connor McCarron gazteak, aktore onenaren saria irabazi dau.