Jexux Mari Irazuk eta Beñat Gaztelumendik finalaurrekoetarako txartela irabazi dabe
2011-10-24 12:17 BertsolaritzeaOñatin eta Villabonan jokatutako Gpuntuaren final-laurenetako saioetan Jexux Mari Irazuk eta Beñat Gaztelumendik irabazi dabe finalaurrekoetarako txartela.
Gpuntuaren final-laurenetako lehen saioa Oñatin jokatu zan zapatuan. 700 lagun inguru batu ziran saiora. Kantau eben sei bertsolariak izan ziran Jexux Mari Irazu, Beñat Lizaso, Iñaki Gurrutxaga, Iñaki Zelaia, Agin Rezola eta Iban Urdangarin. Imanol Arabaolazak jardun eban gai-jartzaile lanetan.
Azkenean, Jexux Mari Irazu izan za puntu gehien batu eta finalaurrekoetarako txartela ziurtatun ebana. Ganerakoak puntuazino-jantzearen arabera pasauko dira.
Segurtasun handiz kantau eban Jexux Mari Irazuk saio osoan zehar, indartsu arrazoiketan eta bertsoaren joskeran. Oro har, saio txukuna izan zan Oñatikoa.
Oñatiko puntuazinoa:
Jexux Mari Irazu 502
Agin Rezola 479.5
Beñat Lizaso 479
Iban Urdangarin 472
Iñaki Zelaia 468.5
Iñaki Gurrutxaga 451
Villabonako saioa
Gpuntuaren final-laurdenetako bigarren saioa Villabonan jokatu zan bart eta 800 lagun inguru batu ziran saiora. Sei bertsolariak izan dira Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Unai Gaztelumendi, Iñigo Mantzizidor “Mantxi”, Andoni Otamendi eta Ander Lizarralde. Iker Iriartek jardun eban gai-jartzaile lanetan.
Azkenean, Beñat Gaztelumendi izan zan puntu gehien batu eta finalaurrekoetarako txartela irabazi dauena. Gainontzekoak puntuazinoaren arabera pasauko dira.
Gozo, seguru ibili da Beñat saio osoan zehar, indartsu arrazoiketan eta bertsoaren joskeran. Oro har, taiuzko saioa izan zan Villabonakoa.
Villabonako puntuazinoa:
Beñat Gaztelumendi 501.5
Unai Gaztelumendi 467
Andoni Otamendi 431.5
Iñigo Mantzizidor “Mantxi” 480
Unai Agirre 480
Ander Lizarralde 440.5
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!