Euskadiko Soinuak Womex eta Monkey Week nazinoarteko azokatan izango da

Bizkaie! 2011-10-26 15:41   Musikea

Euskadiko Soinuak ekimenak Womex nazinoarteko azokan eta Monkey Week indie topaketan parte hartuko dau egunotan. Triz3ps, Cápsula, Elkano Browning Cream, Korrontzi eta Makala taldeak izango dira euskal ordezkariak Kopenhagen eta Cadizen. Euskadiko Soinuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren programea da, eta EAEn egindako musikea zabaltzea eta indartzea dau helburu.

Euskadiko Soinuak ekimenak Womex nazinoarteko azokan eta Monkey Week indie topaketan parte hartuko dau egunotan. Triz3ps, Cápsula, Elkano Browning Cream, Korrontzi eta Makala taldeak izango dira euskal ordezkariak Kopenhagen eta Cadizen. Euskadiko Soinuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren programea da, eta EAEn egindako musikea zabaltzea eta indartzea dau helburu.

Womex world music edo sustraidun musiken azoka garrantzitsuena da; Kopenhagen egingo da hirugarren urtez, urriaren 26tik 30era. Monkey Week Puerto de Santa Marian egingo da, Cadizen, urriaren 28tik 31ra. Aurtengoa hirugarren edizinoa bada be, urteko ekimenik onenaren sariak jaso ditu aurreko bietan Notodo eta Musika Independentearen Sarietan.

Monkey Weeken Javi P3z-en Triz3ps proiektua, Cápsula rokero eusko-argentinoen doinuak eta Elkano Browning Cream taldea izango dira euskal musikearen erakusleak. Radiation Tours promotora bilbotarrak hip hop, reggae eta dancehall doinuak zabaltzeko eszenatoki berezia antolatuko dau Monkey Weeken; bertan, estaduko musika estilo horren izen esanguratsuenetakoak agertuko dira, eta talde euskaldunak be izango dira tartean, Isusko & SBRV, Mad Muasel eta Novato, besteak beste.

Kopenhageko espedizinoan, barriz, Euskadiko Soinuak-ek luntx berezi bat egingo dau azokan parte hartzen daben profesionalak erakartzeko asmoz, ekimenaren arduradunek jakinarazo dabenez. Nazinoartean hain gustoko diran euskal produktuak probauko ditue eta Korrontzi taldeko musikariek euren doinuekaz alaituko dabe ekitaldia, antolatzaileen arabera. Horrezaz gan, Makala DJ zarauztarrak hiru saio berezi eskainiko ditu Womexen inguruan. Aurtengo Womex azokara sektoreko alkarte eta enpresez aparte, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta Etxepareko zuzendaria be joango dira.

Euskadiko Soinuak ekimenak standa izaten dau azoketan, bertan enpresek eta alkarteek munduko beste profesionalekaz alkartrukeak izateko lekua dabe. Ganera, euskal musika eta taldeen promozinorako materiala be banatzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu