Alemania, Ukraina eta Erresuma Batuko taldeak izango dira Getxoko XXXI. Aste Koralean

Bizkaie! 2011-10-26 11:23   Musikea

Getxoko XXXI. Aste Korala hasiko da eguaztenean, urriaren 26an, eta Alemaniako, Ukrainako eta Erresuma Batuko taldeak izango dira urriaren 28ra arte Algortako Erredentore eleizan. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira, eta sarrerak dobakoak dira.

Getxoko XXXI. Aste Korala hasiko da eguaztenean, urriaren 26an, eta Alemaniako, Ukrainako eta Erresuma Batuko taldeak izango dira urriaren 28ra arte Algortako Erredentore eleizan. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira, eta sarrerak dobakoak dira.

Aste Koralean konposizino klasikoez, garaikideez, herritarrez eta eleiz musikeaz gozetako aukerea izango dabe entzuleek, izan be taldeen errepertorio zabala da emonaldien ardatza. Parte hartuko daben abesbatzen kalidadea be nabarmentzekoa da; nazinoartean lortutako arrakastek erakusten dabe hori. Azken baten entzuleei herrialde desbardinetako taldeak eta musika korala ikusteko hainbat modu erakustea da ekimen honen asmo nagusia, antolatzaileek azaldu dabenez.

Eguaztenean, urriaren 26an, Wolfrashauser umeen abestatzak kantauko dau. Talde alemanak sei eta hamasei urte bitarteko 40 ume batzen ditu. 1989. urtean sortu zan, ordutik hona hainbat herrialdetatik ibili dira eta birritan Deustche Chorwettbewerb lehiaketa ospetsua irabazi dabe.

Eguenean, urriaren 27an, Oreya ahots mistoen korala izango da Erredentore eleizan. Ukrainako talde ospetsu honen jarduerea 1990ean hasi zan eta 30 bat sari lortu ditu orain arte. Hasiera-hasieratik Alexander Vatsek da zuzendaria, munduko abesbatz-zuzendari onenetatakoa ei dana.

Amaitzeko, urriaren 28ko saioan Songmen ahots-baxuen seikote britainiarraz entzuteko aukerea eukiko dabe zaleek. Lau urteko ibilbide laburra izan arren, ospe handia lortu dabe euren herrialdeak, a cappella abesten dabilzan taldeen artean. Eleiz musikea zein musika profanoa abesten ditue, eta Errenazimenduko eta egungo maisu handien lanak interpretetan ditu taldeak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu