CAF-Elhuyar zientzia eta teknologia-dibulgazinoko sariak banatuko dira eguen honetan
2010-03-16 10:50Aurtengo edizioan, lau sari banatuko dira: dibulgazino-artikulu orokorren saria, 2.000 euro; egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazino-artikuluaren saria, 2.000 euro; zientzia-kazetaritzearen arloko lanen saria, 2.000 euro; eta azkenik, gazteei zuzendutako zientzia-narrazinoen saria, 5.000 euro. Ohorezko sari bat be emongo da lehenengoz 2009ko CAF-Elhuyar sarietan: Merezimenduzko Aitamena, Luis Mari Bandres zenari.
Lekeitioko Udalak Santa Katalinako Itsasargia inaugurauko dau martiaren 26an
2010-03-16 10:40 Lekeitio itsasoagaz estu lotzen dauen historiatik abiatuz, inguru natural zehatz batean nabarmendu nahi dau Udalak Herriaren kultura eta ondarearen garrantziaHerriko Itsas Ondarearen Zentroko ikurra dan Itsasargi hau Euskadin barrutik ikus daitekeen lehenengoa da. Jarduera honegaz aurrera doa Lekeitioko Udala orain zazpi urte jorratzen ari dan ekonomia garapenaren proiektua.
'Infopuntua', AlhóndigaBilbao ezagutzen hasteko gunea
2010-03-15 17:36 kulturbizAisialdi, Kultura eta Jarduera Fisikoaren Zentroak 2010eko maiatzaren 18an edegiko ditu ateak, baina aurretik, herritar guztiei erakutsi gura deutse zer topauko daben bertan. Horretarako, Infopuntua informazino gunea inaugurauko dau martiaren 16an. Bertan, zentroaren espazino, instalazino eta zerbitzuei buruzko informazinoa emongo jake herritarrei.
Galdameseko Udalak 3 eta 12 urte arteko umeentzako 'Udabarria euskeraz' kultur programea jarri dau martxan
2010-03-15 16:50 Euskerea berbagaiProgramea 3 eta 12 urte arteko umeentzat da, eta helburu nagusia Galdameseko umeei euskerazko jardueren programea eskaintzea da, euskerea ikasgeletatik eta ikastetxetik kanpo be berba egiteko eta komuniketako berezko hizkuntzea izan daiten.
Kakiturri-Ehari sailkatu da Gasteizko ligatik
2010-03-15 14:45 BertsolaritzeaArabako Txapelketea hiru ligatan banatzen da: Zuia-Gorbeialdeko ligan, Aramaioko taldea hurrengo faserako sailkatu da; Gasteizko ligan, Kakiturri-Ehari sailkatu da aitaturiko bertso saioan irabazitako puntuari esker; eta azkenik, ALE ligan azken puntuarengaitik lehiatuko dira Oionen martiaren 27an.
Eguenean abiatuko da 2010eko Literaldia, euskal literaturea Katalunian ezagutarazoteko ekimena
2010-03-15 14:09 jardunaldiakErrezitaldiek, irakurketek, musika-emonaldiek, lehiaketek eta abarrek publiko katalana euskal literaturara hurreratuko dabe. Aurtengoan, ganera, Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundeak sorturiko Batekmila, euskal munduak erakusketeagaz osotuko da jaialdiaren egitaraua. Literaldia’10, martiaren 18an hasi eta apirilaren 23an amaituko da, Sant Jordi egunagaz bat.
Literaturea eta gerrea buztartuz, 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenaren 2010eko hirugarren topaketea Bilbon
2010-03-15 14:09 Kulturea'Eztabaidak literatureagaz', Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, literatureari eta gerreari buruzko topaketea aurkeztuko dau martiaren 16an, Jorge Martínez Reverte idazle eta kazetariagaz eta Raul Guerra Garrido idazle eta, lanbidez, farmazialari danagaz.
Euskeraz egiten diran akatsak aztertu ditue EHUn, zuzentzaile automatiko eta euskerea ikasteko programetan apliketako
2010-03-15 12:03 Euskerea berbagai'Euskerazko erroreen eta desbideratzeen analisirako lan-ingurunea. Determinatzaile-erroreen azterketa eta prozesamendua' izenburukoa da Larraitz Uriaren doktore-tesia.
Kontsumitzailearen Eskubideen Nazinoarteko Eguna da gaur
2010-03-15 10:52Euskal Herriko Kontsumitzaileen Alkarteak kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak eta eginbeharrak gogora ekarri gura ditu.
Xabier de Felipe: 'irakasleen presinoa beharrezkoa da hobetzeko'
2010-03-15 10:38 BarriketanBiolinista bilbotarra
Blas de Oteroren jaiotzearen 94. urteurrena ospatuko dau Bilboko Udalak astelehenean, martiak 15
2010-03-12 14:26 KultureaUrteurrenaren harian antolatutako ekitaldietan, bere izena daroan Fundazinoko presidente Sabina de la Cruzek laster argitaratuko dan 'Hojas de Madrid' poema liburuaren argitalpenaren barri emango dau. Lan horrek, ia 300 orrialdetan, poeteak idatzi zituan eta orain arte argitaratu barik egon diran poema-bilduma zabala jasoten dau.
Bizkaiko Blues-Jazz Zirkuituak 'Fanfare du Belgistan' taldearen doinuak ekarriko ditu hainbat herritara
2010-03-12 13:38 MusikeaBelgistan ezin da mapa batean topau, lurralde geografikoa baino, musika proposamena baita, Balkanetako doinu ijitoek eragindako metala Ipar Afrikako perkusinoagaz buztartzen dauena, jazzaren inprobisazinoak Arabiako moldeakaz eta Afrobeateagaz bat eginda. Doinu horreek guztiak Bizkaian entzun ahal izango dira martiaren 17tik 20ra.
AEK-K 382. kilometroa egin dau Rith 2010en
2010-03-12 12:43 Euskaldunak munduanGoizean, AEKren arduradunak Emer Costello Dublingo alkate andreagaz eta Rith 2010 ekimeneko arduradunakaz batu ziran Dublingo udaletxean, eta oroigarria jaso eben alkatearen beraren eskutik, Rith inspirau dauen Korrikaren antolatzaile izateagaitik.
Aiara Dantza Taldeak dantzaldiak eskainiko ditu Argentinako euskal etxeetan
2010-03-12 11:42 Euskaldunak munduanAberri Egunaren harian, jantza-ikuskizunak eskaintzeko amesagaz, danetara, 16 jantzari dira Buenos Airesko hainbat euskal etxetatik ibiliko diranak datorren martiaren 27tik apirilaren 10era arte.
Miguel Delibes idazlea hil da
2010-03-12 10:20 kulturbizCervantes Saria irabazi eban 89 urteko espainiarra oso larri egoan, izan be, konortea galduta egoan atzotik osasunak okerrera egin ebalako, eta seme-alabak inguruan izan ditu ordutik.
Ibilbide toponimikoak Getxon
2010-03-11 17:49Datorren eguaztenean, martxoaren 17an, izango da herritarrei zuzendutako aurtengo ibilbide toponimikoen lehenengoa, Getxoko Udalak eta Bizarra Lepoan euskara alkarteak alkarlanean antolatuta.
Arabar Errioxako 14 upategik parte hartuko dabe martiaren 21etik 23ra Proweingo (Alemania) ardao azokan
2010-03-11 13:37 Jan edanakAlemania munduko ardao inportatzaile nagusiena da, kontsumiduten dauen %75 inportautako ardaoa baita. Izan be, ardao gehiena Italiatik, Frantziatik eta Espainiatik ekarritakoa da.
Bilboko Campos Eliseos Antzokia martxan honezkero
2010-03-11 11:34 KultureaAlfredo Acebal arkitektoaren proiektua eta J.B. Darroguy dekoratzaile frantziarraren lana tarteko, 1920an eregi eta azken ia hogei urteotan zarratuta egon ostean, Kukai Dantza Taldeak ekingo deutso Bilboko antzoki historikoaren etapa barriari.
Hip Hopa Guggenheim Bilbao Museoan Jotamayúscula-ren eta Almah Mater DJ-en eskutik
2010-03-11 10:36 MusikeaJake Fairley kanadarrak musika elektronikoagaz emongo deutso amaierea saioari
Martiaren 12an, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren beste saio bat eskainiko dau. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan diseinautako programa honetan artea eta estaduko nahiz nazinoarteko DJen saioak buztartzen dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...