'Hitzetik' disko sendo eta heldua dakar Hesian talde nafarrak

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-04 14:53   Musikea

Disko sendo eta heldua aurkeztu dau Hesian zortzikoteak Bilboko Elkar aretoan, gordina baina mezu positiboagaz. Elkar diskoetxeagaz argitaratu dabe hamaika kantuko Hitzetik diskoa. Prentsaurrekoan bost taldekide izan dira: Xabi, Zuriñe, Fran, Igotxo eta Eneko. Pop, rock eta punk doinuak batu ditu Sakanako taldeak, danak be indartsuak.

Disko sendo eta heldua aurkeztu dau Hesian zortzikoteak Bilboko Elkar aretoan, gordina baina mezu positiboagaz. Elkar diskoetxeagaz argitaratu dabe hamaika kantuko Hitzetik diskoa. Prentsaurrekoan bost taldekide izan dira: Xabi, Zuriñe, Fran, Igotxo eta Eneko. Pop, rock eta punk doinuak batu ditu Sakanako taldeak, danak be indartsuak.

Jentearengana ailegau gura dau Hesianek, horregaitik abestien berbek garrantzi berezia dauke behar barrian. Abesti borrokalariak ditu disko barri honek be, baina aurrekoetan baino garrantzi gitxiago dabela azaldu dau Franek. Kanta personalek, maitasuna edo sentimenduen ganekoek, leku gehiago dauke oraingoan. Beti nahi izaten dogu bizi doguna islatzea, eta honek dira gure bizipenak, adierazo dau abeslari eta gitarra-jotzaileak.

Laugarren disko honetan sinpletasunaren alde egin dabela azpimarratu dau Franek, baina ez erraztasunera. Musika gordinagoa da, sinpletasuna da nagusi. Dana dala, sinpletasuna ez da erraztasuna, batzutan sinpletasun hori topetea gatxagoa da, argitu dau.

Zuriñe abeslaria taldean sartu barria da, orain urtebete ailegau zan bandara. Oso gustora, oso pozik eta harro nago, adierazo dau. Urte honetan lan handia egin dabela autortu dau, kontzertuak emoteaz gan, abesti barriak prestetan ibili dira eta. Diskoa abeslari barria erakusteko modua be badala azaldu dau Franek, publikoari abeslari barria aurkezteko modu egokia dala pentsau genduan.

Zortzi taldekide ditu Hesianek: Eneko (tronpetea), Igotxo (saxoa), Txamus (tronboia), Xabi Seko (baxua), Aritz (bateria), Xabi Larrainzar (gitarrea), Zuriñe (ahotsa) eta Fran (ahotsak eta gitarrea). Taldearen laugarren diskoa da Hitzetik, aurretik Maite dugu (2007), Herriaren oihua (2008) eta Borrokatu eta irabazi (2010) lanak kaleratu ditue.

Daborduko makina bat zuzeneko ditue berbatuta disko barria aurkezteko: abenduaren 1ean, Bilboko Kafe Antzokian; 6an, Durangoko Ahotsenean; 16an, Gasteizeko Jimmy Jazzen; 17an, Lur aretoan, Elizondon; eta, 22an, Altsasuko gaztetxean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu