'Lobos de Arga' filmak irabazi dau Fantasiazko eta Beldurrezko Astea

Bizkaie! 2011-11-04 15:51   Barriak

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Asteak XXII. edizinoaren palmaresa iragarri dau gaur. Lobos de Arga filmak irabazi dau ikusleen sari nagusia. Juan Martinez Morenok zuzendu dauen lanean Carlos Areces eta Gorka Otxoa dira protagonista nagusiak.

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Asteak XXII. edizinoaren palmaresa iragarri dau gaur. Lobos de Arga filmak irabazi dau ikusleen sari nagusia. Juan Martinez Morenok zuzendu dauen lanean Carlos Areces eta Gorka Otxoa dira protagonista nagusiak. Gainera, The Centrifuge Brain Project (Till Nowak, Alemania) izan da irabazle nagusia film laburren atalean. Leyenda Pau Teixidor zuzendariaren lanak, barriz, Espainiako film labur onenaren saria eroan dau.

Alexandre Bustillok, Julian Mauryk, Antonio José Navarrok eta Manuela Vellesek osotutako epaimahaiak The Centrifuge Brain Project (Till Nowak, Alemania) film laburra saritu dau. Horrezaz gan, Paths of hate (Damián Nenow, Polonia) lanari emon deutso Zilarrezko Méliès saria, Europako fantasiazko film labur onenarena.

Azkenik, 150 kidek erabagi daben Gazteriaren Saria A lost and found box of human sensation (Martín Wallner eta Stefan Leuchtenberg) film labur alemaniarrak irabazi dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu