Mundu osoko 16 konpainia izango dira Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiaren 30. urteurrenean
2011-11-03 14:54 KultureaHogeita hamar bat emonkizun izango dira zemendiaren 18tik 27ra, bertoko zein Euskaditik kanpoko txotxongilo-taldeen parte-hartzeagaz, tartean, Korea, Japonia, Iran, Kolonbia, Grezia, Mexiko edo eta Kubatik etorriko diranak, besteak beste, txotxongilogintzan 25 urte bete dituan Panta Rhei talde arabarra.
Gaur aurkeztu dabe Bilbon aurten hogeitamar urte beteko dituan Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdia. Aurkezpenean izan dira Iñaki López de Aguileta (Bilboko Udaleko Kultura zizendaria, Idoia Ayestarán (Panta Rhei konpainiaren soprtzailea), Concha de la Casa (Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiaren zuzendaria) eta Ignacio Casado (Arteria Campos Elíseos antzokiko zuzendaria.
Concha de la Casa pozik azaldu da jaialdiaren 30. urteurrenean eta ibilbide luze eta emonkor horrek txotxongiloena ez dala bigarren mailako generoa argi adierazoten dauela esan dau.
Iñaki López de Aguiletak, barriz, Bilboko hitzordua mundu mailan erreferentzia dala adierazo dau eta 1982tik 500 konpainiatik gora pasau dirala Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo jaialditik. Aurtengo edizinoan hamasei izango dira, besteak beste, txotxongilogintzan 25 urte bete dituan Panta Rhei talde arabarra.
Ignacio Casado be pozik azaldu da aurten bigarrenez Arteria campos Eliseos Antzokia jaialdiaren erdigune izango dalako. Era berean, gogorarazo dau 2012ko urtarriletik apirilera bitartean, Txotxongiloak Domekatan egitaraua izango dala antzoki bilbotarrean.
Kontuak kontu, hogeita hamar bat emonkizun izango dira zemendiaren 18tik 27ra, bertoko zein Euskaditik kanpoko txotxongilo-taldeen parte-hartzeagaz, tartean, Korea, Japonia, Iran, Kolonbia, Grezia, Mexiko edo eta Kubatik etorriko diranak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!