Literatura, Zinema eta Mendiari buruzko II. Jardunaldiak zemendiaren 7tik 10era Gasteizen

Bizkaie! 2011-11-04 12:07   Barriak

Mendi Fim Festival-ek eta Euskal Herriko Unibersidadeak bat egin dabe bigarrenez, eta Gasteizko Letren Fakultatean 7tik 9ra eta Florida zinemetan 10ean, hitzordu interesgarriak antolatu ditue.

Mendi Fim Festival-ek eta Euskal Herriko Unibersidadeak bat egin dabe bigarrenez, eta Gasteizko Letren Fakultatean 7tik 9ra eta Florida zinemetan 10ean, hitzordu interesgarriak antolatu ditue. Mendiagaz lotutako kirol jarduerak, bidaia liburuak zein mendiko zinema lako gaiak izango dira protagonista. Igaz, jardunaldien lehenengo edizinoa sano arrakastatsua izan zan eta 500 parte-hartzailetik gorako marka hori gainditzea da aurten asmoa. Lau egun izango dira aurten eta ohikoa dan lez, egunero ordubete inguruko filma ikusi ostean, egile eta parte-hartzaileen arteko barriketaldiak izango dira.

Los desconocidos del Mont Blanc filmagaz abiatuko ditue topaketak, astelehenean, eta alpinismoari buruzko mahai-inguru bat egingo dabe ondoren, Oscar Gogorza kazetariagaz eta Luis Garagalza, Martin Simonson, Iñaki Moro eta Haritz Monreal EHUko irakasleakaz. Martitzenean, La conquista del Annapurna filmak zabalduko dau saioa, eta Eduardo Martinez de Pisonek eta Sebastian Alvarok La conquista del Anapurna y la invención del Himalaya berbaldia eskainiko dabe. Eguaztenean, Seven years in Tibet lana ikusi eta Patxi Basabe eta Iñigo Iarzaren berbaldia entzuteko modua izango da. Letren Fakultatean dira hiru saioak, 18:00retan. Eguenean, Florida zineman, Felix Linaresek zinemaren eta mendiaren arteko loturea aztertuko dau. La montaña siniestra lana emongo dabe aurretik.


IV. Mendi Film Festivala abenduaren 12tik 20ra

Mendi Film Festival zinemaldiaren 4. ekitaldia abenduaren 12tik 20ra egingo da. Honezkero amaitu da lehiaketarako pelikulak aurkezteko epea.

Barrikuntzen artean, aurten argazki onenari saria be izango da palmaresean. Sarietan banatuko dan zenbatekoa be handitu egin da: 12.500 euro banatuko dira 4. MFF-ko nazinoarteko epaimahaiak emondako sarien bidez.


Mendi Film Festival argazkigintza tailerra 2011 - Santi Yaniz

Mendi Film Festivalaren aurreko edizinoetan arreta handiz ikusi doguz filmetako irudi mobikorrak, natura ekintzen zaleak garen guztiok liluratzen gaituen irudiak. Antzeko lilurea sortarazo deuskue festibalagaz loturiko argazki erakusketetako lanek be. Bada, irudigileak garenon sormena pizteko proposamen bat daukagu aurtengo ekitaldian: mendiko argazkigintzan berezitutako tailerra, abenduaren 17an eta 18an, Santi Yanizek eskainiko dauena.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu