Jokin Uranga be zuzenean finalaurrekoetara

Bizkaie! 2011-11-07 10:38   Bertsolaritzea

Final-laurenak jokatu dituen 30 bertsolarietatik 18 pasau dira finalaurrekoetara. Saio bakotxean puntuazio altuena lortu dabenak zuzenean doaz hurrengo fasera, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Jon Martin eta Jokin Uranga.

Astegoien euritsuan, Gpuntuaren final-laurenetako azken saioa jokatu zan bart Azpeitian. Urriolak, errepide zarratuta eta arazoak ugari izan arren, frontoia bete egin zan, 1.500 lagun inguru hurreratu ziran eta Iker Iriartek aurkeztuta, Ane Labaka, Arkaitz Oiartzabal, Iker Zubeldia, Iñaki Apalategi, Jokin Uranga eta Unai Muñoak kantau eben Azpeitiko Izarraitz frontoian. Azkenean Jokin Urangak batu eban puntu gehien.

Hona hemen puntuazinoa: 1. Jokin Uranga: 488 puntu; 2. Iker Zubeldia: 478; 3. Iñaki Apalategi: 472,5; 4. Unai Muñoa: 466; 5. Arkaitz Oiartzabal ’Xamoa’: 463; eta 6. Ane Labaka: 451.

Gauzak holan dirala, Urangak, Zubeldiak eta Apalategik egingo dabe aurrera saiotik, eta Ainhoa Agirreazaldegi da hurrengo faserako sailkatu dan azken sailkatua.

Final-laurenak jokatu dituen 30 bertsolarietatik 18 pasau dira finalaurrekoetara. Saio bakotxean puntuazino altuena lortu dabenak zuzenean doaz hurrengo fasera, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Jon Martin eta Jokin Uranga. Punrtuazinoaren arabera sailkatuak, barriz, Iñigo Mantzizidor “Mantxi”, Unai Agirre, Iker Zubeldia, Alaia Martin, Nerea Elustondo, Beñat Lizaso, Iñigo Izagirre, Agin Rezola, Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Felix Zubia eta Iban Urdangarin.


Finalaurrekoak

Lehenengo finalaurrekoa Arrasaten izango da zemendiaren 26an (Beñat Gaztelumendi, Agin Rezola, Alaia Martin, Felix Zubia, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia); bigarrena, Tolosan, 27an (Beñat Lizaso, Aitor Sarriegi, Iñigo Izagirre, Iñigo Mantzizidor, Jexux Mari Irazu eta Nerea Elustondo); eta hirugarrena, Hernanin, abenduaren 2an (Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Jokin Uranga, Jon Martin eta Unai Agirre).

Gpuntuaren finala, barriz, abenduaren 18an jokatuko da Donostian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu