Banden Lehia ekimeneko talde irabazleak BBK Live jaialdian joteko aukerea izango dau aurten

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-04 14:11   Musikea

Euskerea eta teknologia barriak izango dira Banden Lehiaren hirugarren edizino honetan be protagonista nagusiak. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatutako musika-lehiaketearen aurkezpena Bilboko Rekalde Aretoan izan da. Aurton, irabazleek BBK Live jaialdian zuzenean joteko aukerea eukiko dabe.

Euskerea eta teknologia barriak izango dira Banden Lehiaren hirugarren edizino honetan be protagonista nagusiak. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatutako musika-lehiaketearen aurkezpena Bilboko Rekalde Aretoan izan da. Prentsaurrekoa hasi orduko, igazko irabazle Ultimo día taldeak kanta bat jo dau. Ekimenak Azkue Fundazinoaren, BBKren eta Last Tour Internationalen laguntzinoa dauka. Aurton, ganera, irabazleek BBK Live jaialdian zuzenean joteko aukerea eukiko dabe.

Lehiaketearen helburu nagusia musika-banda euskaldunen jarduerea sustatzea da; euskerea eta teknologia barriak buztartzea eta benetako 2.0 administrazinoa izatea, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendariak prentsaurrekoan nabarmendu dauenez. Euskereak hizkuntza bizia izan nahi badau, gazteen eguneroko aisialdiko jardueretan erabili behar da. Banden Lehiari esker, gazteek modu naturalean erabilten dabe euskerea, musikea eta telnologia barriak gustuko ditue eta, ganeratu dau Dobaranek.

Banden Lehiak fase bi ditu; amaieran, finala jokatuko dabe, abenduaren 2an, Bilborock aretoan, Euskerearen Egunaren bezperan. Lehiaketearen lehenengo fasean, lau banda aukeratuko ditue, eta horreek finalera joango dira. Taldeetako bi publikoak aukeratuko ditu, webgunean emondako botoen bidez; beste biak, ostera, musika arloko profesionalez osotutako epaimahaiak zehaztuko ditu.

Finalean, Bilborocken, lau bandek joko dabe; irabazlea publikoaren eta epaimahaiaren botoekaz erabagiko da. Botoa emoteko sistemea ondokoa da: talde bakotxak telefono-zenbaki bat eukiko dau, eta zenbakiotara egindako dei galduen bidez botau daiteke. Finalista guztiek jasoko dabe saria, baina, aurten ganera, irabazleak BBK Live jaialdi ezagunean joteko aukerea eukiko dau. Horrezaz gan, musika-materialean gastetako 2.000 euro jasoko ditu irabazleak.

Banden Lehia programa interaktiboa dala azaldu dau Aldundiko Miren Dobaranek, eta protagonistak herritarrak eurak dirala. Gazteek sortzen ditue abestiak, bideoak eta perfilak eta Internetera igoten ditue. Botoak be euren artean lortuten ditue, lagunen parte-hartzea bultzatuz, adierazo dau.

Igaz, 75 talde inguruk hartu eben parte, eta 40.000 bat lagun sartu ziran Bande Lehiaren webgunera, hilabete eskasean. Edizino honetan be parte-hartzaile ugari izatea espero dabe ekimenaren arduradunek. Banden kalidadeari jagokonez, igazko finalistea izan zan Encore taldeak azkenaldian irabazi dituan sariak gogoratu ditue prentsaurrekoan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu