Nazinoartean euskerea sustatzeko hitzarmena sinatuko dau Jaurlaritzeak Argentina, Uruguai eta AEBetako erakundeakaz

Bizkaie! 2011-11-03 17:19   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak nazinoartean euskerea sustatzeko helburua dauen hitzarmena sinatuko dau bihar, zemendiaren 4an, Argentinako FEVA, Uruguaiko FIVU eta AEBetako NABO erakundeakaz Donostiako Kursaal Jauregiko Ganbera aretoan, Kanpoko Euskal Gizataldeen V. Mundu Batzarren barruan.

Munduan zenbat herrialde, unibersidade eta euskal etxetan ikas daiteke euskerea?; Zenbat ikasle dabilz danetara euskerea ikasten? Zenbat heldu eta zenbat haur?; eta Euskara Munduan programearen bidez zer laguntza emoten dira nazinoartean euskerea ikasteko? galderei erantzungo jake barikuko ekimenean eta hitzarmenean adostutakoaren barri be emongo da.

Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazo dabenez, hitzarmena sinatzeko ekitaldia goizeko 11:30ean hasiko da, eta han izango dira Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Ricardo Basterra Argentinako FEVAko ordezkaria, Valerie Etcharren AEBetako NABOko ordezkaria eta Miguel Aquesta Uruguaiko FIVUko ordezkaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu