Susak 142 e-book plazaratu ditu

Bizkaie! 2011-11-03 13:17   Kulturea

Susa argitaletxeak poesia eta narratiba bildumetako liburuak e-book moldean aurkeztu ditu. Bi formatutan eskaini ditu liburuok: epub eta pdf. Danetara, 66 idazleren 142 literatur liburuko bildumeagaz abiatu da proiektua, deskarga librean.

Susaren katalogoko 142 liburuen artean azkenaldiko nobedade ugari dago, baina baita 1983-86 urteetakoak be.

Orain arte bi eratara eskuratu ahal izan dira liburu elektronikoak: pagau barik (pirateauta), eta DRM kontroldun liburuak erosita (papelezko liburuen antzeko salneurriagaz). Ekimen honen bitartez Susak bide desbardin bat abiatu nahi izan dau, ondoko ezaugarriakaz: liburuak deskarga librekoak dira, hau da, DRM kontrolik bakoak, giltzarraporik bakoak; liburu guztiek prezio bera dabe: 3'54 euro (BEZ barne); 2 euro idazleak jasoko ditu, euro 1 argitaletxeak (54 zentimo da zergea).

Kontuak kontu, erabiltzaileek liburuak deskargau ahal izango ditue, baina beti be liburuak salneurria dauela jakinik: norberaren borondatearen araberakoa izango da horren aurrean hartuko dauen jarrerea.

Susa argitaletxeko liburu elektronikoak ondoko helbidean topauko dozuez: www.susa-literatura.com/ebook

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu