Rafa Ruedak etenbako aldeketen ganeko gogoetea egin dau 'Enaren geometria' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-03 14:45   Musikea

Etxeko garajean, urtero-urtero etorten ziran elaiak habira, baina ezin jakin udabarriro txori berberak ziran. Jazoereak gogoeta egiteko bidea emon eutson Rafa Ruedari, eta abiapuntu horretatik Enaren geometria diskoa sortu dau. Hamaika kanta sortu ditu Ruedak, berak idatziak danak, Hasier Rekondoren Inor bagina izan ezean. Atoan hasiko da diskoa jentaurrean aurkezten, zemendiaren 4an dauka lehenengo hitzordua, Tolosako Bonberenean, hain zuzen be.

Etxeko garajean, urtero-urtero etorten ziran elaiak habira, baina ezin jakin udabarriro txori berberak ziran. Jazoereak gogoeta egiteko bidea emon eutson Rafa Ruedari, eta abiapuntu horretatik Enaren geometria diskoa sortu dau. Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dau lana musikari mungiarrak. Hamaika kanta sortu ditu Ruedak, berak idatziak danak, Hasier Rekondoren Inor bagina izan ezean. Atoan hasiko da diskoa jentaurrean aurkezten, zemendiaren 4an dauka lehenengo hitzordua, Tolosako Bonberenean, hain zuzen be.

Elaiekaz edo enarekaz lez, personakaz be antzera pasetan dala erixten deutso Rafa Ruedak. Gizakiok be etenbako aldaketan gagoz, baina beti gabilz egoera bardinak biziten. Joan-etorriko bidaian gagoz, enaren antzera, elipse formako bidean, azaldu dau mungiarrak.

Musikea egiten hasi zanetik beti kanta bardina egiten dabilela begitantzen jako Rafa Ruedari, halan be beti da debardina. Ez da gai jakin bat, baina azaltzen dodaz eguneroko kontuak, bizi dodazen egoerak, ganeratu dau. Denporea eta gizakia, horrek dira gai nagusiak. Denporeagaz apur bat obsesionauta nagoela esaten deustie, eta behar honetan be askotan ageri da denporea.

Aurreko diskoetan lez, pop-rock doinuak dira nagusi Rafa Ruedaren lan barrian. Pop-rock elektrikoagaz segidu dot -azaldu dau- eta oinarri elektrikoei kolore akustikoagoa emoten ahalegindu naz kanta batzuetan" Haize-instrumentuekaz behar egiteko gogo handia eukan, eta halantxe izan dau, berbarako, Iban Urizar korneta-jotzaile elgoibartarraren laguntzinoa. Asko igarten da kornetea sonoridadea, nabarmendu dau.

Diskoko kanta guztiak, Inor bagina izan ezik, Ruedak idatzi ditu, ez da ohiko gauzea, musikariak berak autordo dauenez. Idazlea baino musikaria nazela esan dot beti. Baina, interesgarria da norbere gogoetak islatzea, ideia horreek azaleratzeko beharra neukan, eta hori da egin dodana, esan dau. Abestietako bat (Astea) bizkaieraz idatzi dau, Edorta Jimenez idazleak bultzatuta. Bizkaieraz egiten dot berba lagunekaz-eta, baina lehenengo aldia da bizkaieraz kantetan dodana.

Musikari talde ederra izan dau Ruedak diskoa grabetako: Txus Aranburu (tekladua eta soinua), Joseba Irazoki (gitarrea eta lap steel-a), Arkaitz Miner (biolina eta mandolinea), Jaime Nieto (baxu elektrikoa eta kontrabaxu), Iban Urizar (kornetea) eta Xanpe (bateria). Jonan Ordorikak egin eban grabazinoa, Katarain estudioan; masterizazinoa, barriz, Mamia estudioan izan da. Azalaren diseiunua Alain M. Urrutia artisteak egin dau.

Diskoa ez da dendetan salgai egongo, Rafa Ruedak prentsaurrekoan aurreratu dauenez. Kontzertuetan eta bere webgunearen bidez bakar-bakarrik erosi ahal izango da Enaren geometria. Zuzenekotean, sarrereagaz batera, 10 euroren truke erosteko aukerea egongo da. Musikeak gaur egun bizi dauen egoereak bultzatu dau banatzaile bako estrategia honetara: Disko-dendarik ez dago, edo ia ez dago. Saltoki handietan gero eta leku gixtiago emoten jako, ez dabe ezelango esfortzurik egiten. Musikariek beste bide batzuk jorratu behar doguz.

PILT taldean ibili ostean, bakarkako bideari ekin eutson musikari mungiarrak. Enaren geometria ibilbide horren laugarren emoitzea da, aurretik Kea, Saredun eskua eta Zuhaitz okerretan kaleratu zituan.

Daborduko hainbat zuzeneko daukaz musikari mungiarrak: zemendiaren 4an, Tolosako Bonberenean; 17an, Arrasateko gaztetxean; 20an, Donostiako Le Bukowskyn; abenduaren 2an, Larrabetzuko Hori Bain; 7an, Ahotsenenean; 16an, Bergarako gaztetxean; 23an, Ondarroako Kafe Antzokian; eta, urtarrilaren 26an, Bilboko Kafe Antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu