Chillida Leku Museoak sarreren prezioa merkatuko dau 2010eko astelehenetan

Bizkaie! 2010-03-10 10:31   kulturbiz

Datorren astelehenetik aurrera, Chillida Leku Museoko sarreren prezioa 4,5 eurokoa izango da 2010eko astelehen guztietan, apirilaren 5ean, zemendiaren 1ean eta abenduaren 6an izan ezik. Salneurri normala 8,5 eurokoa da.

Xabier de Felipe biolinista bilbotarra 'XXII Chapí Hari-Lehiaketa Nazionala'-ren irabazle

Bizkaie! 2010-03-10 10:14   Musikea

Espainia osoko jotzaileek parte harturik, pasa dan astegoienean, Villenan (Alicante) egin dan 'XXII Chapí Hari-Lehiaketa Nazionala' dalakoan, 22 urteko Xabier de Felipe biolinista bilbotarrak 1. Saria lortu dau.

'Jon & Sugramas', Jon Gurrutxagaren proiektu barria martxan

Bizkaie! 2010-03-09 14:41   Musikea

Martiaren 26an Bilboko Koba estudioan sartuko dira Xanpe soinu teknikariagaz batera euren lehenengo diskoari formea emoteko asmoz. Estreinako lana maiatzaren hasieran aurkeztuko dabe Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik.

Rith 'Korrika' gaelikoan parte hartuko dau AEK-k

Bizkaie! 2010-03-09 13:25   Euskaldunak munduan

AEK eta KORRIKAko arduradunak Dublinen dagoz asteon, gaur Belfasten hasi eta hilaren 17an amaituko dan Rith 2010 lasterketan parte hartzeko. Gaelikoaren aldeko ekimen hau lehenengo aldiz egingo da aurten.

Danetara 30.800 lagun batu ditu aurtengo 'Musika-Música' jaialdiak Bilboko Euskalduna Jauregian

Bizkaie! 2010-03-09 12:10   Musikea

'Musika-Música' jaialdia martiaren 5ean, 6an eta 7an ospatu zan Euskalduna Jauregian. Aurtengo programearen izenburua 'Chopin eta 1810eko belaunaldia' izan da eta, danetara, 61 kontzertu eta nazinoarte mailako ospea daben 500 artistatik gora izan dira bertan.

Nozonozkoren baten neguak alde egingo dau, ezta?

Markues 2010-03-09 12:06   Begi betegarri

An education

Karolina Almagia 2010-03-09 10:06   Zinema kritikak

Istorioaren atzean dagoan gaia ondokoa da: zer egin, momentuko aukerea aprobetxau eta topera bizi, edo plazerrak baztertu eta etorkizunerako preparau? Zoritxarrez, filmak bere erantzuna emoten dau amaieran eta horrek moralina apur bategaz kutxatzen dau istorioa.

Getxoko Udalak kirolari zuzendutako webgunea barritu dau

Bizkaie! 2010-03-08 16:28

Getxoko Udalak kirol desbardinei zuzendutako webgunea barritu dau (http://kirolak.getxo.net) eta partiduak zuzenean on line jarraitzeko aukerea be ipini dau martxan.

BFAk bardintasunaren aldeko 'Berdintasuna' sariak banatu ditu Emakumearen Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2010-03-08 14:54

Mujeres Gitanas Sim Romi alkarteak, Edex zentroak eta Mendatako Udalak jaso dabe saria aurten. Horrezaz gan, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok sari berezia emon deutso Mari Jose Macayari -igaz hil zan-, bardintasunaren alde lan egiten daben emakume guztiak omentzeko.

Maite eta Mikel Gurrutxaga anai-arrebek irabazi dabe Etxepare saria

Bizkaie! 2010-03-08 14:31   sariak-autortzak

'Alex nire munstro lagun on-ona' izan da epaimahaiak saritu dauen lana

Maite eta Mikel Gurrutxaga anai-arreba amezketarrek irabazi dabe umeentzako albumak sortzeko 2009ko Etxepare saria, 'Alex nire munstro lagun on-ona' lanagaz. Irabazleek 6.000 euroko saria jasoko dabe, egile eskubideen aurrerapen moduan. Liburua Pamiela argitaletxeak plazaratuko dau euskeraz,

Arkaitz Goikoetxea bikain, Atarrabian irabazi eta azken laurenetako lider

Bizkaie! 2010-03-08 13:35   Bertsolaritzea

Aizarotzeko saioan itxitako inpresino ona berretsi eban Lekunberrin bizi dan bertsolariak, saio polita eta erregularra egin eta finalerako zuzeneko txartela eskuratu eban. Lehenengo aldiz kantauko dau da Nafarroako Txapelketako finalean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoko Udalak Gobelako liburutegia edegi dau

Bizkaie! 2010-03-08 13:16   kulturbiz

Orain arte Erromoko eta Areetako liburutegietako zerbitzua hartzeko edegi dabe liburutegia, leku bi horreetan lanak hasiko dira-eta. Danetara, areto berriak 400 metro koadroko azalerea izango dau, helduentzako 46 jesarleku eta beste 28 umeentzako gunean. Ganera, azken gune horretan irakurteko txoko bat be egongo da.

Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan Aiaraldea nagusi Lezaman eta Aramaio Elosun

Bizkaie! 2010-03-08 11:57   Bertsolaritzea

Lautadakoak berdez eta Aiaraldeko Altubepekoak baltzez jantzita ekin eutsen Lezamako bertso saioari. Lehenengo paperean eta ondoren bapatean. Azkenean, Aiaraldeko Altubepekoak nagusitu ziran. Elosun, barriz, Aramaio nagusitu zan eta finalerdietara pasauko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kathryn Bigelow and.aren 'The Hurt Locker' nagusi Osgar sarietan

Bizkaie! 2010-03-08 09:23   Barriak

Kathryn Bigelow zinemagileak historia egin dau gaur 2010eko Oscarretan, Zuzendari Onenaren saria irabazi dauen lehenengo emakumezkoa izan baita 'The Hurt Locker' filmagaz. Bederatzi izendapen zituan eta danetara, sei Oscar irabazi ditu, baita Film Onenarena be.

Kioto (I)

Zigor Aldama 2010-03-05 14:42   Bidaide

Hasierako inpresinoak ez dau ezertarako balio. Kiotoko tren geralekura ailegau eta trenbideek osotutako sare korapilotsuak Tokio uriaren kopia txar batean gagozala sentiarazoko deusku.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Faith No More eta Paul Weller Bilbao BBK Liven

Bizkaie! 2010-03-05 13:44   Musikea

Antolatzaileek egunotan jakinarazo dabenez, aurtengo jaialdian izango dira Faith No More taldea, Mod mobimentuaren aitzindari Paul Weller, Skunk Anansie laukote ingelesa eta Gogol Bordello (gipsy punk) New Yorkeko taldea. Alice In Chains taldeak be BBK Liven joko dauela baieztau dabe.

Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskerazko ikasketak sustatzeko kanpainea jarriko dabe martxan Bizkaiko 39 udalerrik

Bizkaie! 2010-03-05 10:26   Euskerea berbagai

Ekimenaren barri emoteko diptikoa banatuko jake gazteei. Diptiko horretan www.nahidudalako.com kanpainearen webgunearen barri emongo da eta gazteek Batxilergoa zein Lanbide Heziketea euskeraz egiteko daben eskaintzearen barri jasoko dabe.

Bilbao.Gaua egitasmoak espazio barria jarri dau martxan Bilboko taldeek eta bandek bertan jo daien

Bizkaie! 2010-03-05 10:13   Musikea

Bilbao.Gaua gaueko aisi-programa alternatiboak 'Local Stage' izeneko ekimena jarri dau abian, Bilboko taldeek zuzenean joteko espazio bat, taldeek euren musikea erakusteko eta jentaurrean debutetako espazio bat, hain zuzen be. Emonaldiak hileko lehenengo barikuan izango dira Elexabarriko Gaztegunean.

'Euskerazko terminologia juridiko-administratiboa' jardunaldia egin da Iruñean

Bizkaie! 2010-03-04 16:52   Euskerea berbagai

Paskual Rekalde Euskarabidearen euskeraren ganeko aholkularitzarako atalburua ondoan ebela, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak zabaldu dabe Jardunaldia. Ondoren, hainbat adituk eskaini ditue berbaldiak.