Gaizka Zabarte zaldibartarrak 'Zaharrak ez zuen hil nahi' nobelea kaleratu dau
2011-10-21 16:52 KultureaGaizka Zabartek Zaharrak ez zuen hil nahi nobelea aurkeztu barri dau Susa argitaletxegaz. Heriotza eta maitasuna agiri dira bere lanean, eta umorea bere bai. Egilea Zaldibarren jaio zan, 1960an, eta hauxe dau lehenengo liburua.
Gaizka Zabartek Zaharrak ez zuen hil nahi nobelea aurkeztu barri dau Susa argitaletxegaz. Heriotza eta maitasuna agiri dira bere lanean, eta umorea bere bai. Egilea Zaldibarren jaio zan, 1960an, eta hauxe dau lehenengo liburua.
Jazoera bitxi batetik abiatzen da Zabarteren eleberria. Ehorzleak zapatuan goizeko zortzietan telefonoz deitzen badeutsu, esanez zugaz berba egin nahi dauela eta ordubete barru kanponsantura joateko, gitxienez harritu egingo zara. Baina, ordubete barru, kanposantuan zagozala, ehorzleak esan ezkero kontu bitxi bat daukala zure aitari buruzkoa, orduan emozionau egingo zaitu. Nobela honetako kontalariak horixe pasau jako. Ez eban aitarik ezagutu, umetan galdu eban eta; amak be ez eutson gauza berezirik kontau inoiz. Orain, lur-emoileak ezusteko bat emon deutsonean, aitaren misterioa argitzearren bazterrak nahasten hasiko da: nogaz berba egin?, non begiratu?, zer irakurri?, nor bisitau?, non topau galderen erantzunak?...
Euskera eta literatura irakaslea da Gaizka Zabarte. 1980ko hamarkadan Ttu-ttua aldizkarian ipuinak argitaratu zituan. Aurkeztu barri dauen nobelea orain lau urte inguru idatzi eban, eta gordeta euki dau Susa argitaletxera bialdu arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!