ArtFutura 2011, kultura eta sorkuntza digitaleko jaialdia urriaren 21etik 23ra

Bizkaie! 2011-10-20 15:21   jardunaldiak

ArtFutura 2011 edizinoaren egoitza nagusia AlhóndigaBilbao zentro barria izango da, eta, protagonista berezi moduan, kultura digitalari buruzko dokumental barri bi izango ditu: Connected eta Press, Pause, Play. Era berean, Rostoren lan barria be izango da (The Monster of Nix), Terry Gilliam eta Tom Waitsen ahotsakaz eta The Residents taldearen musikeagaz.

Etorkizuna berraztertzen lemapean, urriaren 21etik aurrera, ArtFuturaren edizino barria helduko da 14 uritara: Bartzelona, Bilbao, Bogotá, Buenos Aires, Gijón, Madril, Murtzia, Palma, Iruñea, Santiago (Txile),Segovia, Tenerife, Valladolid eta Vigo.

ArtFutura 2011 edizinoaren egoitza nagusia AlhóndigaBilbao zentro barria izango da, eta, protagonista berezi moduan, kultura digitalari buruzko dokumental barri bi izango ditu: Connected eta Press, Pause, Play. Era berean, Rostoren lan barria be izango da (The Monster of Nix), Terry Gilliam eta Tom Waitsen ahotsakaz eta The Residents taldearen musikeagaz.

ArtFutura 2011 urriaren 21etik 23ra bitartean izango da AlhóndigaBilbaon, eta, aldi berean, bere ikus-entzunezko egitaraua aurkeztuko dau Espainiako eta Hegoamerikako 14 uritan. Urtero legez, ArtFutura 2011 udagoienagaz batera dator. Kultura eta Sorkuntza Digitaleko jaialdiaren hogeita bigarren edizinoaren izenburua Etorkizuna berraztertzen da, eta azken urtean new media eta kultura digitalaren nazinoarteko esparruan sortu diran proiektu eta ideia garrantzitsuenak aztertuko ditu.

Hizlarien artean, besteak beste, Wolf Lieser, Edward Shanken, Pau Waelder, Joan Alvares, Charlie Todd eta Rosto izango dira.

Ikus-entzunezkoei jagokenez, Tiffany Shlainen (Webby sarien fundatzailea) Connected dokumentala da aitagarria, teknologia barriek gure bizitzetan daben eraginari buruzko dokumental liluragarria. Filma aurtengo Sundance zinema-jaialdian aurkeztu zan, eta ArtFuturan estreinauko da, bersino originalean eta azpitituluakaz. Saioan, zuzendariak bideokonferentzia bidez parte hartuko dau San Frantziskotik.

ArtFutura Jaialdia BBVAk babesten dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu