Guggenheim Bilbao Museoak X. Nazinoarteko Eskultura Topaketea hartuko dau
2011-10-21 14:01 jardunaldiakSculpture Network erakundeak antolatu dau X. Nazinoarteko Eskultura Topaketea eta nazinoarteko artistek eta adituek esku hartuko dabe. Zemendiaren 10etik 12ra hartuko dau Guggenheim Bilbao Museoak X. Nazinoarteko Eskultura Topaketea, Brancusi-Serra erakusketea ikusgai dagoala gogoan hartuta. Aurtengo topaketea Eskultura, gaur; ikerketarako espazio bat — esperientzia birkodetua lemapean dator.
Sculpture Network erakundeak antolatu dau X. Nazinoarteko Eskultura Topaketea eta nazinoarteko artistek eta adituek esku hartuko dabe. Zemendiaren 10etik 12ra hartuko dau Guggenheim Bilbao Museoak X. Nazinoarteko Eskultura Topaketea, Brancusi-Serra erakusketea ikusgai dagoala gogoan hartuta. Aurtengo topaketea Eskultura, gaur; ikerketarako espazio bat – esperientzia birkodetua lemapean dator.
Europako eskulturaren topaldi nagusi hori Sculpture Network erakundeak antolatu dau Guggenheim Bilbao Museoagaz lankidetzan, eta aurten honako nazinoarteko aditu honeek parte hartuko dabe: Miroslaw Balka, Tony Cragg, Jaume Plensa, Susan Philipsz, Brigitte Franzen —2007ko Skulptur Projekte Münster-en komisarioa—, Friedrich Teja Bach —Vienako Unibersiadeko Artearen Historia arloko historialaria— eta Oliver Wick —Brancusi-Serra erakusketearen komisarioa—.
Aditu horreek hainbat gai eztabaidatuko ditue, besteak beste, egungo eskulturearen nondik norakoak —mamia, esangurea—, eta teknologia barriak erabilteak eta ingurumena zaintzeak eskulturea sortzean daben eragina. Berbaldiez eta mahai-inguruez gan, bisitaldiak izango dira, Euskal Herriko egungo arte eta eskultureari lotutako lekuetara.
Sculpture Network irabazi asmorik bako erakundea da. Alemanian sortu zan 2004an eta 40 herrialde baino gehiagotan ditu egoitzak. Artistak, bitartekoak, bildumagileak eta artezaleak alkartzeko eta hartu-emonetann jarteko plataformea da: bakarkako zein taldeko proiektuak egiteko baliogarria, hartu-emon profesionalak eta personalak sortzen baitira Europako kultura giroko askotariko lagunen artean.
Urtero antolatzen dau erakundeak topaketea, eskulturearen eta hiru dimensinoko beste arte batzuen alderdiak agirian jarteko. Brancusi-Serra erakusketea Bilbon dagoala aprobetxauta, aurten Guggenheim Bilbao Museoan da hitzordua; bada, erakusketa horrek XX. mendeko bi eskultore garrantzitsuen arteko loturea aztertzen dau, hau da, Constantin Brancusiren eta Richard Serraren arteko loturea.
Argibideak eta izen-emotea (zemendiaren 4ra arte) sarean: www.guggenheim-bilbao.es.
Guggenheim Bilbao Museoa urriaren 24an, astelehenean, zabalik egongo da
Euskadi Egunaren bezperan, Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da, jai egun honeetan Museora bisitari ugari hurreratzen baitira. Bisitariek Brancusi–Serra aldi baterako erakusketea ikusi ahal izango dabe. Gaurdaino XX. mendeko eragin handiko bi eskultore horreei, Constantin Brancusiri eta Richard Serrari, egindako erakusketarik garrantzitsuena da.
Era berean, Pintura abstraktua, 1949–1969: Guggenheim Bildumen aukeraketak erakusketea dago ikusgai Museoan. Europako eta AEBko artearen joera nagusiak aztertzen ditu: bi hamarkadetako arte-sorkuntzatik ibilaldi bikaina da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!