Zientzia.net webguneak itxurea barriztu dau

Bizkaie! 2011-10-26 18:36

Elhuyar Fundazinoak publiko orokorrarentzat produziduten dituan edukiak batuko dituan plataformea izango da Zientzia.net –Teknopolisen, Norteko Ferrokarrillaren eta Elhuyar aldizkariaren edukiak batuko ditu besteak beste–. Gainera, edukiak baloretako, eretxia emoteko eta iruzkinak egiteko aukerea izango dabe erabiltzaileek.

Zientzia.net webgunea goitik behera barriztuta dator. Itxura eta funtzionalidade barriak ditu, baita atal barriak be: zientzia-telebista, zientzia-irratia, alkarrizketak eta argazki-galeriak. Zientziaren eta teknologiaren bilgunea izango da Zientzia.net, eta ia 15.000 edukitik gora topauko ditu erabiltzaileak artikulu-, audio- eta bideo-formatuetan eta gaika banatuta: ingurumena, osasuna, teknologia, biologia, bioteknologia, astronomia, fisika...

Elhuyar Fundazinoak publiko orokorrarentzat produziduten dituan edukiak batuko dituan plataformea izango da Zientzia.net —Teknopolisen, Norteko Ferrokarrillaren eta Elhuyar aldizkariaren edukiak batuko ditu besteak beste—. Gainera, edukiak baloretako, eretxia emoteko eta iruzkinak egiteko aukerea izango dabe erabiltzaileek. Bestalde, zientzia-dibulgazinoko liburuen gomendioak be konsultau ahal izango dira Liburutegia atalean, eta zientziaren eta teknologiaren agendea be izango dabe eskuragarri. Harpidedunek astero-astero jasoko ditue zientziaren eta teknologiaren barriak euren posta elektronikoan, Zientzia.net-en asteko buletinaren bidez.

Zientzia.net webgunean 600 bat erabiltzaile erregistrau dira, eta 30.000 bisita inguru jasoten ditu hilean.

Elhuyar Fundazinoak 2001. urtean jarri eban martxan Zientzia.net sarea, zientziari eta teknologiari buruzko barriak euskeraz emoteko. Urte honeetan guztietan, hutsik egin barik erreparau deutso Euskal Herriko eta munduko zientziaren egunerokotasunari, eta zientzia eta teknologiari buruzko albisteak, erreportajeak, agenda eta bestelakoak argitaratu ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu