Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren kantarik ezagunenak grabau ditue Bonberenea txarangeagaz
2011-10-26 17:37 MusikeaPirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren kantarik ezagunenak Bonberenea erara atondu ditue Tolosako Bonberenea txarangeagaz batera. Diskoa urriaren 29an aurkeztuko dabe prentsaurrean, Bonberenean bertan, eta ostean, 11.00etan kalejirea egingo dabe.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren kantarik ezagunenak Bonberenea erara atondu ditue Tolosako Bonberenea txarangeagaz batera. Diskoa urriaren 29an aurkeztuko dabe prentsaurrean, Bonberenean bertan, eta ostean, 11.00etan kalejirea egingo dabe.
Diskoan 11 abesti eta 12 ipuintxu jaso ditue, eta urteotan txarangeak egindako makina bat lagunek parte hartu dabe, besteak beste, Aiora Renteriak (Zea Mays), Aitor Gorosabelek (Su ta Gar), Ines Osinagak (Gose), Francis Díezek (Doctor Deseo), Oreka Tx-ek, Agustin Mujikak (Takolo) eta Tolosaldeko hainbat artistak.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots & Bonberenea diskoak DVDa dauka, kartoizko kaxatxu dotorean; izan be, abestiez aparte, bideoklip bat eta Pirritx eta Porrotx gaztetxean izenburuko dokumentala argitaratu ditue.
Daborduko makina bat zuzeneko emonaldi ditue: zemendiak 20an, Donibane Lohitzunen; 23an, Iruñeko Anaitasunan; 27an, Gasteizeko Mendizorrotzan; abenduak 17an eta 18an, Barakaldoko BECen; urtarrilak 3an Donostiako Kursaalen; eta, 5ean, Arrasaten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!