Euskaltzaindiak hilaren 28an edegiko dau Euskerearen Ikergunea Donostian

Bizkaie! 2011-10-26 18:35   Euskerea berbagai

Barikuan, urriaren 28an, Euskaltzaindiak Euskerearen Ikergunea inaugurauko dau Donostian. Igaz, martian, Donostiako Udalak Tolare baserria Euskaltzaindiaren esku ixtea erabagi eban, eta Akademiak bertan batuko ditu Gipuzkoan dituan zerbitzu guztiak. Ekitaldia 11:30ean izango da.

Barikuan, urriaren 28an, Euskaltzaindiak Euskerearen Ikergunea inaugurauko dau Donostian. Igaz, martian, Donostiako Udalak Tolare baserria Euskaltzaindiaren esku ixtea erabagi eban, eta Akademiak bertan batuko ditu Gipuzkoan dituan zerbitzu guztiak. Ekitaldia 11:30ean izango da.

Inaugurazinoan Euskerearen Ikergunearen izena agirian itxiko dabe, jantzariak eta txistulariak lagunduta. Ostean, egoitzearen barruan, ageriko batzarra egingo dabe, eta ondokoek hartuko dabe parte: Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkaria, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Juan Carlos Izagirre Donostiako alkatea, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera sustatzeko zuzendari nagusia, Arabako Foru Aldundiko ordezkaria, Frantxua Maitia Euskararen Erakunde Publikoaren burua, Máximo Gomez Euskarabidearen zuzendari kudeatzailea, Lourdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikorako sailburuordea eta Andres Urrutia euskaltzainburua.

Ekitaldiaren amaieran, oroigarriak banatuko jakiez Villasanteren senitartekoei, herri-aginteei eta Arantzazuko Frantziskotarrei.

Tolare XVIII. mendeko baserria da eta 800 metro koadro ditu, bertan egongo da Akademiaren Euskerearen Ikergunea. Euskaltzaindiak Gipuzkoan eskaintzen dituan zerbitzu, egitasmo eta lantalde guztiak batuko dira bertan: ordezkaritzeaz gan, Jagonet Zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskerearen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten daben taldeak bere bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu