Aiora Jakak eta Itziar Diez de Ultzurrunek irabazi ditue 2011ko Vitoria-Gasteiz Sariak
2011-10-26 17:22 sariak-autortzakHaur eta gazte literaturearen arloan euskerara egindako itzulpen lanik onenak saritzeko sortu zituan Gasteizko Udalak Vitoria-Gasteiz Sariak.
Aste honetan argitara emon dira Gasteizko Udalak emoten dituan Vitoria-Gasteiz Sarien irabazleen izenak. Haur literaturan (9.000 euro eta diplomea) irabazlea Aiora Jaka izan da Janoschen Mutter, sag, wer macht die Kinder (Esan, ama, nork egiten ditu umeak?) liburuaren itzulpenagaitik.
Gazte literaturaren alorreko saria (9.000 euro eta diplomea) Itziar Diez de Ultzurrunentzako izan da, Philippe Claudelen La petite fille de Monsieur Linh (Linh jaunaren biloba) liburuaren itzulpenagaitik.
Haur eta gazte literaturearen arloan euskerara egindako itzulpen lanik onenak saritzeko sortu zituan Gasteizko Udalak Vitoria-Gasteiz Sariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!