'Errautsak' antzezlanak estreinauko dau Pabilioi 6 aretoko programazinoa

Bizkaie! 2011-10-26 12:41   Kulturea

Bilboko Pabilioi 6 arte eszenikoen aretoak emonaldien programazinoari ekingo deutso asteon, Errautsak eta Sogno Rosso-Studio per figure tragiche ikuskizunekaz, biak Bilboko BAD XIII. Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdiaren barruan. Pabilioi 6 Zorrotzaurren dago, eta sorkuntzea bultzatzea dau helburu; emonaldiez gan, tailerrak, eta jardunaldiak antolatzen ditue.

Errautsak antzezlanak Donostia Antzerki Saria 2011 eta Azpeitiko Antzerki Topaketako Txalo Saria irabazi ditu. Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariak idatzi, Ximun Fuchek zuzendu eta Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategiak alkarlanean produzidu dabe. Aspalditik batak bestearen barri ez daben gaztaroko lagun taldea barriro batu da koadrilako laguna zan Hodeiren hiletea dala eta. Emonaldiak urriaren 27an, 28an eta 29an egingo dira, 20:00etan.

Zemendiaren 2an, Sogno Rosso-Studio per figure tragiche jantza-antzerki piezea aurkeztuko dabe, 19:00etan. Italiako La Fionda Teatrok, BAD eta La Haceriagaz alkarlanean produzidutako lana da, eta ZAWP egitasmoaren barruan egindako egotaldi artistikoaren aurrerapena da.

Ostean, emakume artistak izango dira protagonista nagusiak Pabilioi 6an, eMe FATAL zikloan, zemenadian hasi eta urtarrilera arte. Agerraldiak ContraAcciones lanagaz hasiko dira. Goizalde Núñez eta Pilar Massak eszenaratu dabe lana, Massak berak zuzendu dau eta Javier Gutiérrezek produzidu dau. Enpresa multinazional baten bulegoan zuzendari eta langile baten artean gertatutaklo kontetan dau antzezlanak; nagusiak beharginari haren harremonei buruz galdetzen deutso. Emonaldiak zemendiaren 5ean, 22:00etan, eta 6an, 20:00etan, egingo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu