Igazko Resurrección Maria Azkue lehiaketako irabazleen lanak argitaratu ditu Euskaltzaindiak
2011-11-09 10:25 KultureaNarrazioak eta olerkiak 2010 liburua kaleratu barri dau Euskaltzaindiak. Argitalpenean, BBK Fundazinoak eta Akademiak berak deitutako 2010eko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batu ditue. Euskal Herriko eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz ganera, euren artean irakurtzeko zaletasuna indartzea dau helburu nagusi sariak.
Narrazioak eta olerkiak 2010 liburua kaleratu barri dau Euskaltzaindiak. Argitalpenean, BBK Fundazinoak eta Akademiak berak deitutako 2010eko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batu ditue. Euskal Herriko eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz ganera, euren artean irakurtzeko zaletasuna indartzea dau helburu nagusi sariak.
Honeek izan zira igazko irabazleak: Maialen Uriarte, Garazi Alegria, Edurne Bilbao, Mikel Kaltzakorta, Aritz Olarte, Amaia Iturriotz, Elene Etxaniz, Irati Oregi, Asier Badiola, Anartz Izagirre eta Mikela Atxorena. Akzesita lortu eban Leire Akizuren lana be argitaratu da liburuan.
Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta izan ziran epaimahaikideak A mailan; eta Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza, barriz, B mailan.
Bestalde, Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarien hurrengo edizino lanak aurkezteko epea 2011ko abenduaren 16an amaituko dala jakinarazo dabe Euskaltzaindiko iturriek. Lanak helbide honetara bialdu beharko dira: Euskaltzaindia. Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo. Oinarriak ikusteko sakatu hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!