Juan Jose Millas eta Pedro Ugarte idazleak protagonista 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2011-11-07 11:20   jardunaldiak

Eztabaidak Literatureagaz, jentaurreko alkarrizketearen bitartez, idazleakana hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak beste saio bat dakar; bihar, zemendiaren 8an, Juan José Millas eta Pedro Ugarte idazleek Literatureari eta imajinazinoari buruz berba egingo dabe.

Eztabaidak Literatureagaz, jentaurreko alkarrizketearen bitartez, idazleakana hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak beste saio bat dakar; bihar, zemendiaren 8an, Juan José Millas eta Pedro Ugarte idazleek Literatureari eta imajinazinoari buruz berba egingo dabe.

Alkarrizketak hilero egiten dira, martitzenetan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, espezializautako kazetari batek ekitaldiaren aurkezle eta gidari lana egiten dau. Oraingo honetan, topaketearen moderatzailea, Iñaki Esteban kazetari eta filosofoa izango da.

Hile honetan, Eztabaidak Lliteratureagaz ekimenak, literatureari eta imajinazinoari buruzko topaketea dakar, izan be, imajinazinoa literatur lana egiteko oinarrizko tresnetako bat da. Konbidautako bi egileek, hori holan dan ala, kontakizun on bat idazteko orduan beste faktore batzuk oinarrizkoak diran eztabaidatuko dabe. Era berean, irudimenaren eta sormenaren arteko desbardintasunaz, irudimenak jazoera errealak fikzino bilakatzeko dauen gaitasunaz, edo, itxuraz behintzat, irudimen gehiago behar daben generoez be eztabaidatuko dabe.

Juan José Millas (Valentzia, 1946) idazle eta kazetaria ohiko kolaboratzailea da hainbat komunikabidetan, eta, hogeita hamar izenburuk baino gehiagok osotutako bibliografia zabala dauka, azkenekoa, Lo que sé de los hombrecillos (2010). Filosofia eta Letrak ikasi zituan Unibersidade Konplutensean. Bere lehenengo lana 1972an argitaratu eban, eta orain arte aurrera jarraitu dau bere literatur lanagaz. Laurogeita hamarreko hamarkadearen hasieran El País egunkarian idazten hasi zan, eta ondoren El Solen idatzi eban. Horri esker, bere lan guztia literaturara eta kazetaritzara bideratzeko aukerea izan eban. Beste sari batzuen artean, 1990ean Nadal Saria irabazi eban, 2007an Planeta Saria, eta 2008an Literatur Sari Nazionala, narrazino modalidadean.

Pedro Ugarte (Bilbo, 1963) abokatu-ekonomilaria da, baina kazetaritza lan handia egiten dau eta, horrezaz gan, zutabeak idazten ditu eta sarri kolaboretan dau zenbait irratsaiotan. Bi poema liburu argitaratu ditu, eta narrazino lan zabala dauka, besteak beste, Los traficantes de palabras, Manual para extranjeros, La isla de Cómodo, Los cuerpos de las nadadoras (Herralde Sariaren Finalista eta Euskadi Literatur Saria), Una ciudad del norte edo El mundo de los cabezas vacías (2011), bere azken ipuin liburua. Pedro Ugartek Logroño Eleberri Saria irabazi barri dau El país del dinero lanagaz.


Laugarren edizinoa

2007ko urtarrilean Eztabaidak Literatureagaz egitaraua martxan jarri zanetik, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak idazle bikoteen arteko alkarrizketak jaso ditu, besteak beste, Ramiro Pinilla eta Harkaitz Cano, Ana María Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, José Andrés Rojo eta Manuel Vicent, Fernando Marías eta Toti Martínez de Lezea edo María Dueñas eta Lorenzo Silva.

Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena, idazleakana hurreratzeko modu barria izan da, jentaurreko alkarrizketearen edo eztabaidearen bitartez, aurretik proposatutako gai batean oinarrituz. Egitarauaren helburua literatureagaz alkartzeko topalekua eskaintzea izan da, zeharkako ikuspegitik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitekturea, musikea edo matematikak, besteak beste, edo genero jakin batean oinarrituz, kasu honetan gertatzen dan lez, beti be lehen mailako protagonisten bitartez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu