Henry Lopezek zuzendutako 'A hard day's night' filmak irabazi dau ZinebiExpress

Bizkaie! 2011-11-10 12:07   Barriak

Danetara, 21 taldek hartu dabe parte Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldiak, Zinebi 53k, antolatu dauen ZinebiExpress, 48 ordutan errodautako film laburren lehiaketan, PreZinebi izenez ezagutzen dan jaialdiaren aurreko jardueren barruan.

Danetara, 21 taldek hartu dabe parte Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldiak, Zinebi 53k, antolatu dauen ZinebiExpress, 48 ordutan errodautako film laburren lehiaketan, PreZinebi izenez ezagutzen dan jaialdiaren aurreko jardueren barruan.

Kontuak kontu, lehenengo eta bigarren saria eta aitamen berezia honako honeek irabazi dabe:

- Lehen saria: A hard day's night (Henry López, Bilbao).
- Bigarren saria: La lluvia nunca vuelve hacia arriba (Mikel Domínguez Ballesteros, Getxo).
- Aitamen berezia: Dia de paga (Aimar Ruíz Sáenz, Leioa).

Astegoien osoan izan dan filmazino prozesuaren leit motiv-a krisia eta garapena izan da oraingo honetan. Filmazinoa Bilbon egin behar izan da, 48 ordutan.

Sariei jagokenez, irabazleak 700 euroko saria jasoko dau, eta bigarrenak 400 euro. Irabazleak gaur, eguena, zemendiaren 10ean ezagutarazoko dira, lehiaketan aurkeztutako film labur onenak proiektauko diran galan (20:00retan, Bilboko Zabalgune Eraikineko Atarian).


Amaiera ekitaldi mexikarra

PreZinebin ohikoa daenez, izen bera daroan Bilboko film laburren jaialdia antolatzen dauen Caostica Alkartea arduratuko da, barriro be, edizio barri honetako amaiera ekitaldiaz. Horretarako La Santa Fiesta Calavera jai mexikarra antolatuko dau, bihar barikua, zemendiaren 11an, gaueko 21:00etatik aurrera, Bilborock aretoan. Jai honegaz emongo jako hasierea Zinebiri, Bilboko 53. Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazinoarteko Zinemaldiari (53. edizinoa, zemendiaren 11tik 18ra).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu