Ikas-Art 2011, nazinoarteko unibersidadeetako artearen abangoardiaren erakusleihoa
2011-11-08 14:55 KultureaHamar herrialdetako Arte Eder fakultadetako ikasleek sortutako 700 lanetik gora ikusgai ipini ditue Barakaldon, BECeko 1 pabilioian. Danetara, 13.000 metro koadro erabiliko ditue Nazinoarteko Unibersidade Artearen III. Erakusketan, EHUk eta Enkarturren babesagaz, zemendiaren 10ean hasi eta 13ra arte.
Hamar herrialdetako Arte Eder fakultadetako ikasleek sortutako 700 lanetik gora ikusgai ipini ditue Barakaldon, BECeko 1 pabilioian. Danetara, 13.000 metro koadro erabiliko ditue Nazinoarteko Unibersidade Artearen III. Erakusketan, EHUk eta Enkarturren babesagaz, zemendiaren 10ean hasi eta 13ra arte. Parte hartuko daben 27 ikastetxe eta fakultadeen artean, 12 estadu espainiarretik kanpokoak dira. Aurkezpenean, Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko erretoreordea, Koldo Artaraz, Enkarturreko presidentea, eta Imanol Pradales, Bizkaiko Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputadua izan dira.
Egunotan BECen ikusgai diran lanak izaera eta jatorri askotarikoak dira; ikusleek nazinoarteko unibersidadeetan egiten dan artearen abangoardia ezagutzeko aukerea izango dabe, eta modu berean, ikasleek euren beharrak eta proiektuak ezagutzera emoteko aukera parebakoa da.
Carmelo Garitaonandia Bizkaiko Campuseko erretoreordeak prentsaurrekoan nabarmendu dauenez, Ikas-Art artearen bitartez unibersidadeetan egiten dan lan intelektuala, eta hain zuzen be gazteenei jagokena, zabaltzeko erakusleihoa da.
Ikas-Art 2011 erakusketako edukia bost zatitan antolatu dabe: erakusketa gunea, bideo gunea, zabalgunea, showrooma eta komunikazinoak. Erakusketen tokian ikastegi bakotxak 100 metro koadroko standa izango dau, ikasleen lanen aukeraketea erakusteko. Bideo gunea pabilioian zehar banatuta egongo diran mikroguneek osotuko dabe, bertan, ikus-entzunezko lanak nahieran ikusteko aukerea izango da.
Zabalgunean stand baten azalerea baino leku handiagoa behar daben proiektuak egongo dira, besteak beste, nstalazinoak eta lan prozesualak. Izaera iragankorragoko lan eta proiektuak erakusteko gunea da Showroom dalakoa, esaterako, akzinoak, performanceak, audioak, demoak eta abar.
Ikas-Art hilaren 10etik 13ra egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00era bitartean, eten barik. Sarrerea dobakoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!