Bertsolaritzaren transmisinoa, sendoago ikasturte barrian

Bizkaie! 2011-11-10 10:50   Bertsolaritzea

Ikasturte barri honetan, danetara, 374 ikastetxetan landuko da bertsolaritzea Bertsozale Alkartearen eskutik. Igazkoagaz alderatuta, 47 ikastetxe barri sartu dira proiektuan. Horri esker, 20.270 ikasle dira astero edo hamabostero bertsolaritzea landuko dabenak beren ikastetxean. Igazkoagaz konparauta, aldea ez da makala, 2.828 ikasle gehiago baitira.

Bertsolaritzearen transmisinoa Bertsozale Alkartearen proiektuaren zutabe nagusietakoa da. Bertsolari eta bertsozale barrien heziketan ikastetxeetan zein bertso eskoletan egiten dan lana ezinbestekoa da bertsolaritzearen oraina eta etorkizuna bermatzeko.

2011-2012ko ikasturtea hasi barri dan honetan, alkartea herrialde guztietan gogor dabil beharrean eta pozteko modukoa da bertsolaritzearen transmisinoa urtetik urtera eremu barriak irabazten dagoala ikustea.

Ikasturte barri honetan, danetara, 374 ikastetxetan landuko da bertsolaritzea Bertsozale Alkartearen eskutik. Igazkoagaz alderatuta, 47 ikastetxe barri sartu dira proiektuan. Horri esker, 20.270 ikasle dira astero edo hamabostero bertsolaritzea landuko dabenak beren ikastetxean. Igazkoagaz konparauta, aldea ez da makala, 2.828 ikasle gehiago baitira.

Hori guztia aurrera eroateko Bertsozalea Alkarteko 36 bertsolaritza irakasle dira Gelazgela proiektua garatzen dabenak. Zeregin horretan herrialdeetako zein Euskal Herriko
Bertsozale Alkarteko Transmisino saileko langileen ezinbesteko laguntza jasoten dabe. Herrialdez herrialde, honakoa da ikasturte honetako argazkia:


Araba

- Ikastetxeak: 41 (igaz 33 ziran).
- Ikasleak: 2060 (igaz 1623).
- Taldeak:134 (iaz 88).
- Irakasleak: 5 (igaz 4).

Araban hainbat ikastetxe eta ikastola sartu dira transmisino proiektuan: Toki Eder ikastola (Gasteiz), Gorbeia ikastola (Zigoitia), Arteko Gure Ama (Artziniega), Lamuza herri ikastetxea, Laudio Ikastola, La Milagrosa ikastetxea eta Fabian Legorburu ikastetxea (Laudio) eta Bastida Ikastola (Bastida).

Aiaraldean Laudion eta Artziniegan bertsogintzea lantzen hasita, eskualdea asko indartu da. D eta B ereduko ikastetxe guztietan emoten da bertsolaritzea. Gorbealdean eta Errioxan be D ereduko ikastetxe guztietan.

Horrezaz gan, bertso eskola barri bi sortu dira Araban, Laudioko Bertso Eskolea eta Murgiako Bertso Eskolea. Tailerren bidez, bertso eskolarik ez dagozan eskualde eta herrietara heltzeko asmoa dabe: Barrundia, Artziniega edota Añana.


Bizkaia

- Ikastetxeak: 156
- Ikasleak: 7.023 (1.078 gehiago).
- Taldeak: 248 (52 gehiago).
- Irakasleak:15.

Lehen aldiz, Bizkaiko ikastola guztietan egin da Bertsozale Alkartearen proiektuan parte hartzeko eskaintzea. Bizkaiko 15 ikastolatan eskaini da proiektua, eta ikasturte honetan 11 ikastolak hartuko dabe parte (danetara 676 ikaslek). Horreez gan, 10 ikastetxe publiko barri sartu dira transmisinoa proiektuan. Herrialdearen barruan ikasturte honetan Durangaldean eta ezkerraldean indartu da gehienbat bertsolaritzearen transmisinoa.


Gipuzkoa

- Ikastetxeak: 125
- Ikasleak: 9.394
- Taldeak: 454
- Irakasleak: 11

Ikasturte honetan hainbat ikastetxe barri sartu dira proiektuan: Legazpiko Haztegi Ikastola; Errenteriako Koldo Mitxelena eta Langaitz Ikastola; eta Donostiako Nuestra Señora de Aranzazu, Santa Teresa Ikastetxea eta Jakintza Ikastola. Hainbat herritan sendotzen dabilz bertsolaritzearen transmisinoa. Errenteria aurreko ikasturtean sartu zan proiektuan, Cristobal Gamon ikastetxeak apustu sendoa egin eban eta berak ekin eutson bideari. Aurten, bi ikastetxe gehiago dagoz, Koldo Mitxelena eta Langaitz. Horrezaz gan, sinatu barri dan hitzarmenari esker, Errenteriako Udalaren laguntzinoa jasoko dau proiektuak. Era berean, Legazpi be sartu da proiektuan, oraingoz, Haztegi Ikastolearen eskutik.

Bertso eskolei jagokenez, oraindino gatx dabe herrialdeko mapa osoa eskaintzea, baina nabarmentzekoa da Tolosako Helduen Bertso Eskolearen ibilbidea, izan be, aurreko ikasturte amaieran jarri zan martxan eta aurten bi talde dabilz beharrean.


Nafarroa

- Ikastetxeak: 33
- Ikasleak: 1.193
- Taldeak: 51
- Irakasleak: 3

Hezkuntza Sailagaz datozen hiru urteetarako hitzarmena sinatu dabe Nafarroan, urtetik urtera aurrekontua eta talde kopurua errebisau eta zehaztuko diralarik. Bertsolaritza irakaskuntzan programea aurrera atarateko ezinbesteko diru ekarpena da, Udal eta Mankomunidadeen laguntzinoagaz batera proiektuaren etorkizuna bermatzen dauena. Horrezaz gan, nabarmentzekoa da Bertso eskolak izaten dagozan hazkundea. Ikasturte barriagaz bost sortu dira: Lekunberriko gaztetxoak, Lekunberriko helduak, Uharte- Atarrabiako gazteak, Barañaingo helduak eta Lizarrako helduak.


XILABA (Xiberoa, Lapurdi, Baxe Nabarra)

- Ikastetxeak: 30. Horreetatik, 19 dira asterokoan bertsolaritzea lantzen dabenak.
- Ikasleak: 990
- Irakasleak: 2

Seaskagaz igaz ekin jakon alkarlanari eta gaur egun Seaskako ikastola guztietan (19) eskaintzen da proiektua. Horrezaz gan, Hegoaldeko Alkargoagaz aurten be akordio bat sinatu da, horri esker 9 eskola elebidunetan 8 orduz bertsolaritzea irakatsiko da. Lan horren ondorioz, ikasturte honetan umeen 22 bertso-eskola talde barri sortu dira (pasa dan ikasturtean 9 ziran), danetara 110 bat ume dabilz.


Ikastolen Alkarteagaz akordioa eta etenbako formazinoa

Herrialdeetako datuek erakusten daben bertsolaritzearen transmisinoaren osasun onaz gan, Euskal Herri mailan bi nobedade nagusi ditu ikasturte barriak. Batetik, Bertsozale Alkarteak eta Ikastolen Alkarteak alkarlan akordioa sinatu barri dabe, 2011-12 ikasturtean abian jarri dana. Akordioa aurrerapausu handia eta mugarria da bi erakundeentzat. Azken urteotan herrialde mailako akordioak egin ostean, oraingoan hitzarmen orokor bat adostu da. Ondokoak dira ildo nagusiak: Euskal Curriculumaren barruan, bertsolaritzeari jagokon tokia zehaztea; Bertsolaritza klaseak eskola ordutan; Bertsolaritzeari lotutako materialgintzan alkarlanean egitea; Ikastolatan zein herri mailan bertso-eskolak eta bat-bateko taldeak sustatzea; eta Eskolarteko Bertsolari Txapelketa elkarlanean antolatzea.

Aurtengo ikasturteak ekarri dauen bigarren nobedadea bertsolaritza irakasleen formazinoagaz lotuta dago, ikasturte osoko formazinoa bideratu da. Irakasleek eurek aukeratu dabe gaia, Irakaslearen estrategiak eta Mapi Urresti psikopedagogoaren laguntza izango da hori lantzeko. Urtean zehar Euskal Herri mailako bi mintegitan gaiaren inguruko formazino teorikoa jasoko dabe irakasleek, eta ikasturtean zehar herrialdeetako irakasle mintegietan formazinoari bere orduak eskainiko jakoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu