Euskereak Araban bizi dauen egoerea aztergai, XVI. Jagon Jardunaldietan
2011-11-09 14:54 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XVI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Gasteizeko Artium Museoan, Arabatik Arabara euskaraz izenburupean. Arabako alkarte eta erakundeekaz batera, eta Foru Aldundiaren laguntzinoagaz atondu da ekimena.
Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XVI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Gasteizeko Artium Museoan, Arabatik Arabara euskaraz izenburupean. Arabako alkarte eta erakundeekaz batera, eta Foru Aldundiaren laguntzinoagaz atondu da ekimena. Jardunaldion barri emoteko prentsaurrekoan, Iciar Lamarin Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputadua, Sagrario Aleman Akademiako Sustapen batzordekoburua eta Manu Ruiz Urrestarazu Arabako ordezkaria izan dira.
Sagrario Alemanen esan dauenez, aurtengo Jagon Jardunaldien protagonistea Araba da, bertan euskareak susperraldi handia izan dauelako azken 40-50 urte hauetan. Arabako Foru Aldundiaren laguntzegaz eta herri ekimeneko taldeekaz batean antolatu dugu aurtengo jardunaldia. Arabako euskarearen bilakaerea, gaurko egoerea eta aurrera begirako egitasmoak aztertu nahi doguz, Arabako talde eta eragileekaz batera. Bertako berezitasunak zeintzuk diran ikusi gura dogu, Araba oso-osorik hartuta, lehenalditik etorkizunera.
Iciar Lamarainek, barriz, euskarearen eta euskal hiztunen onerako, erakunde guztien arteko alkarlana beharrezkoa dala esan dau, persona elebidunez osotutako gizartea izateko. Arabako Aldundiaren izenean, euskarearen normalizazinoaren alde berba egin dau: Euskaltzaindiak berak lez, guk geuk be gure konpromisoa berresten dogu. Holan, Arabako Lurralde Historikoan euskerearen ezagutzea eta erabilerea bermatuko dituan giza sarea sustatzen eta ehuntzen laguntzen jarraituko dogu.
Haren osrean, Araban euskareak izan dauen bilakaereaz hitz egin dau Manu Ruiz Urrestarazuk. Euskaltzaindiak Araban daukan babesaren ganean jardun dau: Euskaregaz arabarrek dauken atxikimena, espero zan moduan, ez da geratzen Diputazinoan bakarrik, Gasteizko Udalak be eta 1996tik Euskaltzaindiarekin urtero izenpetzen dau hitzarmen berezi bat, Arabako biztanle gehienak Gasteizen izanik eta udal barrutia euskal uriburuen artean handiena dalarik. Arabako instituzino danak, Biltzar Orokorrak, Kuadrillak eta Udalak, besteak beste, euskerearen aldekoak dirala gaur esan geinke pozik.
XVI. Jagon Jardunaldiak goizez eta arratsaldez egingo dira. Sagrario Alemanen esanetan, goizeko saioan, Arabaren izaera euskalduna autortzetik -izenak izana dakar-, ezagutza eta erabileran izan dan bilakaerea, normalizazinoan herri ekimenetik egindako lana, eta gogoetarako proponiduten dan diskurtsorako bidea egingo dogu goizean. Araban ezagunak diran soziolinguista eta adituek eroango gaitue bide horretan.
Arratsaldean, barriz, Arabako hainbat herri-erakundetako ordezkariek euskerearen sustapenerako planez hitz egingo dabe mahai-inguruan. Ostean, Arabaren euskal izaereari eusteko eta indartzeko abiatu barriak diran egitasmoak azalduko dira. Sagrario Alemanek adierazi dabenez, proiektu honeen barri Araban lanean dabilzan hainbat euskal eragilek eta taldek emongo deuskue. Mintzalaguna, koadrilan bertsotan, hedabideen oraina eta geroa, euskera planak aisialdian, merkataritzan eta ostalaritzan euskerea sustatzeko planak izango ditue berbagai.
Egun osoan, Euskera agerkaria Euskaltzaindiaren agerkariari buruzko erakusketea zabalik izango da Artium Museoan. Erakusketa Euskaltzaindiak antolatu dau, Bilbao Bizkaia Kutxaren laguntzeagaz, eta 92 urte bete dituan Euskera Akademiaren agerkari ofizialaren ibilbidea eta edukiak ditu ardatz.
Horregaz batera, Euskaltzaindiak Arabako euskal literaturearen inguruan argitara emondako liburu batzuk be ikusgai izango dira. Arabako idazleak, Arabari buruzko lanak... errepasau ahal izango dira bertan.
Hoerrezaz gan, 18:30ean, Henrike Knörr zana omenduko dau Euskaltzaindiak.
Jagon Jardunaldiak edegiak dira, eta dobakoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!