Juan Kruz Igerabidek 'Tanta baten istorioa' liburua plazaratu dau
2011-11-07 17:48 KultureaJuan Kruz Igerabidek Tanta baten istorioa liburua aurkeztu dau, 4 urtetik gorako irakurleeentzat, Ttarttalo argitaletxeagaz. Ilustrazinoak Lorena Martinez Oronozek egin ditu. Igerabidek sortutako istorioaren protagonista nagusia tanta bat da, ur tanta ibiltari bat.
Juan Kruz Igerabidek Tanta baten istorioa liburua aurkeztu dau, 4 urtetik gorako irakurleeentzat, Ttarttalo argitaletxeagaz. Ilustrazinoak Lorena Martinez Oronozek egin ditu.
Igerabidek sortutako istorioaren protagonista nagusia tanta bat da, ur tanta ibiltari bat. Liburua irakurten hasteagaz batera, tanteagaz batera bidaiatzeko konbita jasoko dogu; zerutik lurrera, personearen barru-barruraino ailegau arte. Bizitearen eta arimearen misterio handiari buruzko album poetikoa da, argitaletxeko arduradunek esan dabenez.
Juan Kruz Igerabide (Aduna, 1956) Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea izan da urte askotan, eta gaur egun Euskal Herriko Unibersidadean egiten dau lan. Umeei eta gazteei zuzendutako liburu ugari idatzi ditu, besteak beste: Durango, Durango (2000), Mintzo naiz isilik (igarkizunak, 2001), Munduko ibaien poemak (2004), Joxe Panpin, jostailu saltzaile fin (2005), Olentzeroren malutak (2007), Amilami (2008), Printzesa Begizulo (2009) eta Misterioa argitu arte (2011).
Lorena Martínez Oronoz 1973an jaio zan, Irunen. Marrazkilaria da lanbidez, eta liburu ilustratu batzuk ditu haur literaturan, horreen artean: Mintzo naiz isilik (2001), Argitxo bilduma (2003), Munduko ibaien poemak (2004) eta Joxe panpin jostailu saltzaile fin (2005).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!