'Nemekitepa' pelikularen filmazinoa martxan honezkero
2011-11-07 17:51 Barriak2008ko La máquina de pintar nubes filmaren ostean, Patxo Telleríak eta Aitor Mazok zuzendutako Nemekitepa luzemetraiaren filmazinoa gaur, zemendiak 7, hasi da.
2008ko La máquina de pintar nubes filmaren ostean, Patxo Telleríak eta Aitor Mazok zuzendutako Nemekitepa luzemetraiaren filmazinoa gaur, zemendiak 7, hasi da. Bizkaiko leku batzuetan gehienbat euskeraz filmauko dan komeria da. Bizkaian gehiena baina Bartzelonan be filmaketearen zati txiki bat igaroko da. Lantalde artistikoa ibilbide zabal eta emonkorreko aktore euskaldunez osoturik dago, besteak beste, Gorka Otxoa, Bárbara Goenaga, Sara Cozar, Itziar Atienza edo Mikel Losada. Gainera, Aitor Mazok berak paper bat interpretauko dau eta Unax Ugalderen parte-hartze berezi bat egongo da.
Patxo Telleriaren gidoiagaz, Nemekitepa filmaren produkzino exekutiboa Joxe Portelaren esku dago (ABRA PRODen Aholkulari-Laguntzailea), produkzinoaren ardurea Juanma Pagazaurtunduarena izango dan bitartean. Modu berean, lantalde teknikoaren barruan, Aitor Mantxola argiztapen zuzendari moduan, Bingen Mendizabal musikearen konpositorea edo Mario Suances arte zuzendaritzan nabarmentzen dira.
Abra Prod-ek produzidutako filmak ETBren parte hartzea eta Eusko Jaurlaritza, ICAA eta Bilboko Udaletxearen lankidetzea izan ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!