Miren Agur Meabe eta Ibone Ibazeta Bilbo Zaharra Forum jardunaldiei ekiteko

Bizkaie! 2011-11-08 17:12   jardunaldiak

Bilbo Zaharra Forum jardunaldiak zemendiaren 9an hasiko dira. Hiru emonaldik osotuko dabe Hitza eta musika izeneko egitaraua, eta, betiko legez, Euskaltzaindiaren egoitzan egingo dira, Bilboko Plaza Barrian, iluntzeko 19:00etan.

Bilbo Zaharra Forum jardunaldiak zemendiaren 9an hasiko dira. Hiru emonaldik osotuko dabe Hitza eta musika izeneko egitaraua, eta, betiko legez, Euskaltzaindiaren egoitzan egingo dira, Bilboko Plaza Barrian, iluntzeko 19:00etan. Miren Agur Meabek eta Ibone Ibazetak emongo deutsie hasierea jardunaldiei, Bitsa eskuetan emonaldiagaz.

Astebete geroago, zemendiaren 17an, Xabier Amurizak eta Jon Maiak osoturiko bikoteak Mende baten aldarria emonkizuna eskainiko dau. Hirugarren saioan, barriz, abenduaren 1ean, Joseba Tapiak Eta tira eta tunba emonaldia aurkeztuko dau.

Bilbo Zaharra Forumaren ekitaldiak Euskaltzaindiak babesten ditu hasieratik. Irailaren 22an, Bilbo Zaharra euskaltegiaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana berretsi zan, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmenari eutsiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu