Testuinguru artistikoa batuko dauen 'Eremuak' programea aurkeztu dau Jaurlaritzeak
2010-11-16 12:50 kulturbizArte garaikidearen inguruko ezagutzea sustatzea, ezagutza hori gizartean zabaltzea eta, batez be, artistearen izenaren edo sinadurearen ganetik testuinguru artistikoak eratzea helburu dauen Eremuak izeneko programea sortu dau Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak.
Bidezko merkataritzea bultzatzeko azokea izango da Bilbon
2010-11-16 11:11Bilboko Areatzako ingurunea eta uriko hainbat gune Bidezko Merkataritzearen Astearen zortzigarren edizinoaren ardatza izango dira domekara bitartean (zemendiak 21). Edizino honetan, Bidezko Merkataritzearen eta Merkataritza Arduratsuaren artean dagoan loturea jorratuko da.
XI. Portugaleteko Zortzikoteen Nazinoarteko Jaialdia zemendiaren 17tik 21era
2010-11-16 10:21 MusikeaHelburua, munduan diran zortzikoteen herrialdetako kulturea, folklorea, errepertorioa eta ezaugarriak zabaltzea da. Zortzikoteena a capella mailan munduan dan adierazpen artistikorik bakarrenetakoa da, Euskadin ez eze -zortzikote izena hartzen dabe taldeek 1930tik- baita beste hainbat herritan be. Nazinoartean ez da ezaugarri berekorik existiduten.
Antonio Altarriba katedradunak 2010eko Komiki Sari Nazionala irabazi dau
2010-11-16 01:00 sariak-autortzakUPV/EHUko Literatura Frantseseko katedradun Antonio Altarribak (Zaragoza, 1952), Kim ilustratzaileagaz batera, 2010eko Komiki Sari Nazionala jaso dau, El arte de volar lanagaitik. Altarriba, UPV/EHUren Gasteizko Letren Fakultadean irakasle eta ikertzaile izateaz gan, idazlea eta gidoigilea be bada.
Euskera Saria emongo da lehenengoz Getxon, Euskal Kulturearen Jardunaldietan
2010-11-15 17:37 Euskerea berbagaiAurtengo nobedadea Euskera Saria, euskerearen erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo personeari emongo jakon saria da.
'Amerikanuak' dokumentala zine-aretoetara helduko da astegoienean
2010-11-15 14:49 BarriakNevadako Elko urian geratzen diran euskal artzain izandakoei buruzko filma da
Datorren barikuan, hilaren 19an, Amerikanuak dokumentala estreinauko da. Bilboko Multi eta Donostiako Trueba zine-aretoetan jarriko da, eta baita Madril eta Bartzekonako zine batzuetan be.
Euskal Herria hobeto ezagutzeko jolas barria aurkeztu dabe Bilbon
2010-11-15 14:44 kulturbizZer gara gu, nor gara gu aurkeztu dabe Bizkaiko uriburuko Elkar liburudendan, Euskal Herriko oinarrizko gaiak euskeraz eta modu ludikoan ikasteko mahai jolasa. Familian edo lagunartean olgetako pentsau dabe, sei urtetik gorako umeentzat.
Matematiken eta literaturearen arteko hartu-emonak aztertuko ditue Bilbon
2010-11-15 14:17 jardunaldiak Hitzordua zemendiaren 16an, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan da eta, beti lez, saioa edegia izango da.Reyes Calderonek eta Antonio J. Duranek matematiken eta literaturearen artean dagozan hartu-emonei buruz hitz egingo dabe, existiduten baldin badira, eta literaturearen historiako lanetan agertu diran erreferentzia matematikoak gogoratuko ditue. Horrezaz gan, matematikak literatur lan baten edukiaren zati izatera mugatzen diran ala lan horren egiturearen parte be badiran aztertuko dabe.
UPV/EHUk eta Bizkaiko Aldundiak kultura zientifikoa sustatuko dabe euskal gizartean katedra barri bategaz
2010-11-15 13:46Katedreak euskal uritarren artean kultura zientifikoa eta teknologikoa zabalduko dau. Hain zuzen be, gaur egun gertatzen ari diran bilakaera zientifiko eta teknologikoak zabalduko ditu eta zientziaren berezko balioa igorriko dau, bai gure garaiko adierazpen kultural legez, bai gizarte ongizate eta kohesinorako iturri legez.
Artur Masen CIU alderdiak lortuko ete dau gehiengo osoa Kataluniako hauteskundeetan?
2010-11-15 13:18 Begi betegarriJulio Sotok eta Ainhoa Mugikak Bertxoko Sariketako finalean kantauko dabe
2010-11-15 11:52 BertsolaritzeaZemendiaren 18an, eguenean jokatuko da Gasteizko Errexala alkartean hirugarren eta azken kanporaketea eta zemendiaren 26an finala Trebiñoko sagardotegian.
Eusko Jaurlaritzeak Zinexit antolatu dau, alkarbizitzarako zine erakusketea
2010-11-15 11:36 BarriakEusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzeak Zinexit jarri dau martxan, alkarbizitzarako zine erakusketea. Bere lehenengo edizinoa Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Planaren (2010-2011) barruan dago, eta bere asmoa zinemagintzearen bidez pedagogia sozial bat bultzatzea da.
Uxue Alberdi: Ez gara gu izango ‘hau literaturea da eta beste hori ez’ erabagiko dogunak
2010-11-15 10:46 BarriketanEuskal idazle eta bertsolaria, kazetaritzan lizentziatua
Amets Arzallusentzat bigarrena
2010-11-15 10:00 BertsolaritzeaAmets Arzallus hendaiarra nagusitu da Donibane Lohizunen egin dan 2010eko Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketaren finalean.
Odei Barroso urruñarragaz buruz burukoa jokatu ostean irabazi dau txapela Arzallusek.
Zinebiexpress film laburren lehiaketearen hirugarren edizinoa hastear dago
2010-11-12 13:59 BarriakMundu osoko zuzendariei eta teknika eta arte taldeei zabalik dagoan Zinebiexpress film laburren lehiaketeak bere hirugarren edizinoa egingo dau aurten. Izen-emotea bihar izango da, zemendiak 13, Bilboko Zabalgune eraikinean, goizeko 9:00etatik 10:30era, eta une horretan jakinarazoko da film laburren gaia.
Danetara, 44 enpresa eta erakundek jaso dabe Bikain Ziurtagiria
2010-11-12 13:46 Euskerea berbagaiBikain Euskerearen Kalidade Ziurtagiriak banatu ditue asteon Donostiako Kursaal Jauregian. Danetara, 44 erakundek jaso dabe ziurtagiria; horreetatik 19k goi-mailako urrezko Bikain lortu dabe; 14k tartekoa dan zilarrezkoa eta gainontzeko 11k oinarrizkoa (baltza). Lurralde banaketeari jagokonez, enpresa horreetatik 23 Bizkaikoak dira, 15 Gipuzkoakoak eta 6 Arabakoak.
KOP kataluniarrek Euskal Herriagazko loturea sendotu gura dabe kanta batzuk euskeraz abestuz
2010-11-12 12:12 Musikea'Acció Directa' izeneko diskoa aurkeztera etorri dira Kataluniatik KOP taldeko kideak eta gaur, 23:00etan, Zamudion eskainiko daben kontzertuan Restistencia, La lucha continúa edota Aitzindaris lako kantak izango dira entzungai. Kanta horreetariko batzuetan, euskerazko berbak tartekatzen ditue, 'taldeak Euskal Herriagazko dauen loturea' azpimarratu guran, Juanra Rodriguez abeslariaren esanetan.
Sasoi bateko eta egungo bertsolariak, alkarlanean, Getxon
2010-11-12 10:36 BertsolaritzeaGetxon, Algortako Bertsolari Eskoleak (ALBE) antolatuta, Jose Luis Gorrotxategi eta Imanol Lazkano bertsolariek euren eskarmentu handia erakusteko aukerea izango dabe bariku honetan, zemendiak 12, 21:00etan, Algortako Piper's taberna irlandarrean, Bihotza Gazte izeneko emonaldian. Kupela taldeak osotuko dau kartela eta sarrerea dobakoa da.
Hamazazpi urteren ostean, disko barria kaleratu dau Ama Say taldeak
2010-11-12 09:50 MusikeaRen Fan diskoa egiteko prozesua gorabeheratsua izan ei da. Abuztuan eta irailean grabau dabe, kostata, baina euki dabezen laguntzaile eta kolaboatzaileei esker, aurrera atara dabe diskoa. 'Arazoak gainditu eta orain pozik gagoz diskoagaz, atara beharreko lana izan da, esan beharreko gauzak plazaratu behar genduzan'.
Berri Txarrak taldearen bilduma diskoko kantu zerrendea erabagita dago
2010-11-11 12:01 MusikeaBerri Txarrak taldeak diskorako aukeratu dauen izenburua honakoa da: Denak ez du balio - SINGLES 1997-2007.
Aitatu lana CD+ DVD euskarrian kaleratuko da zemendiaren hirugarren astean.






Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...