Euskadiko Filmategiak Antton Eceiza omenduko dau
2011-11-22 13:33 BarriakEuskadiko Filmategiak Donostia Kulturagaz alkarlanean Antton Eceizaren azken filma, Felicidades, Tovarich, proiektauko dau datorren barikuan, zemendiaren 25ean, 21:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean. Modu honetan, joan dan astean hildako zuzendari donostiarrari omenaldia egin nahi deutso Euskadiko Filmategiak. Sarrerea dobakoa izango da jarlekuak bete arte.
Euskadiko Filmategiak Donostia Kulturagaz alkarlanean Antton Eceizaren azken filma, Felicidades, Tovarich, proiektauko dau datorren barikuan, zemendiaren 25ean, 21:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean. Modu honetan, joan dan astean hildako zuzendari donostiarrari omenaldia egin nahi deutso Euskadiko Filmategiak. Sarrerea dobakoa izango da jarlekuak bete arte.
Datorren barikuko saioan Antton Eceizak bere ibilbide profesionalean egindako lehenengo dokumentala ikusteko aukerea izango da. A traves de San Sebastián (1960, Antton Eceiza eta Elías Querejeta) izeneko dokumentalean uriaren inguruko topiko guztiei begirada kritikoa egiten deutsee. Eceizaren ondorengo lanetan be erakutsiko eban jarrera kritikoa azaldu eban egileak lehen lan honetan. Ondoren, donostiar zinemagilearen azken film luzea proiektauko da; Felicidades, Tovarich (1995, Antton Eceiza). Madarikazinoa dauen filma da, izan be, bere garaian ez eban lortu zinema aretoetan banatua eta proiektatua izatea. Komunista zahar baten bizitzearen azken momentuak kontetan ditu filmak, zeozelan, zuzendariaren burrukarako pasinoa bikain azaltzen dauen eta autobiografikotzat jo daitekeen filma. Euskadiko Filmategiak argitaratutako Antxon Eceiza: cine, existencialismo y dialéctica liburuaren egileak, Jesús Angulo, Maialen Beloki, José Luis Rebordinos eta Antonio Santamarina, izango dira proiekzino horretan.
Proiekzino hau, hilaren 24an eta 25ean Donostiako San Telmo Museoan egingo dan Artxibategi Filmikoen XIII. Mintegi/Tailerraren azken ekitaldia izango da. Mintegi horretara Estadu osoko filmategietako, enpresetako eta erakundeetako 120 profesional etorriko dira. Bertan, Ikus-entzunezkoen kontserbazinoa aro digitalaren hastapenean izenburupean eztabaidatuko dabe eta hausnarketak egingo ditue. Mintegiko parte-hartzaileak konbidauta dagoz proiekzinora.
Horrezaz gan, Euskadiko Filmategiak antolatutako Alex de la Iglesiari buruzko atzera-begirakoa abian da. Gaur, zemendiak 22, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean, El día de la bestia (1999) eta 24an, Perdita Durango (1997) proiektauko ditue. Azken film hau jatorrizko bersinoan eta euskerazko azpitituluakaz proiektauko da.
Azken buruan, Euskadiko Filmategiko arduradunek berbaldia emongo dabe Deustuko Unibersidadeko Donostiako Kanpusean antolatuko dan Exilio y cine kongresuan, hilaren 25ean. Berbaldia, Los hijos de Gernika (1968, Segundo de Cazalis) filmari buruzkoa izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!