Erritmoa eta umorea bat eginda datoz, Ze esatek! taldearen lan barrian
2011-11-24 14:50 MusikeaRock&Ron izena ipini deutsie CD eta DVDari, estilo biziak eta Kubako bizipenek bat egiten dabe-eta. Izan be, CDko hamalau abestietan betiko esentzia dantzazalea mantendu dau taldeak eta DVDan, barriz, Kubara egindako bidaia jaso dabe, dokumental baten.
Rock&Ron izena ipini deutsie CD eta DVDari, estilo biziak eta Kubako bizipenek bat egiten dabe-eta. Izan be, CDko hamalau abestietan betiko esentzia dantzazalea mantendu dau taldeak eta DVDan, barriz, Kubara egindako bidaia jaso dabe, dokumental baten.
Ze esatek! taldearen bigarren diskoa da Rock&Ron eta musikariek helduago ikusten dabe euren burua eta musikea, ikasten, eboluzionetan joan gara, soinuak aldatzen joan dira, azaldu dabe Bilbon egindako aurkezpenean. Hori bai, betiko esentzia gorde dabela be azpimarratu dabe, hau da, doinu bizi eta umoretsuen bidez, ikusleagaz bat egiteko gogoa ez dabe galdu. Oraingoan, doinu indartsuagoak atara doguz, gitarreroagoa da bigarren disko hau, baina geure esentzia ez dogu baztertu, zehaztu dabe. Umorea eta ironia be ez ditue galdu bigarren disko honetan, eguneroko gai eta kezkei beste ikuspuntu bat emoten deutsegu umoreagaz.
Rock&Ron laneko CDan hamalau kanta dagoz, lau enkarguz egindakoak (tartean, Kilometroak 2011ko abestia edo Txori Barrote konpartseak eskatutakoa) eta, ganerako hamarrak, diskorako propio sortuak. Lanak Rock&Ron izena daukan arren, Karibeko eragina DVDrako gorde dabe, “abesti bat badago, Katia izenburuduna, Kubako erritmoak daukazana, baina oro har, Karibeak ez dau eraginik izan”, zehaztu dabe.
DVDan bai, Kuban grabautako dokumentala topauko dogu, orain dala urtebete inguru joan ginan Kubara taldekideok, hango egoerea ezagutu eta dokumentala grabetako asmoz, azaldu dabe. Batez be, Kubako gizartearen kezkak eta bizimodua erakutsi nahi izan ditue, ez da musika-dokumentala, gizarte arlokoa baino, musikari batzuekaz egindako alkarrizketak be badagozan arren. Kontzertu batzuk be emon zituan Ze esatek! taldeak Kuban, baina dokumentala grabeteak ekarri eutsien buruhausterik handiena, gidoi barik joan ginan, ez genduan pentsau horren konplikadua zanik holako ekoizpen bat egitea. Rock&Ron CD-DVDa edizino mugatuan atara dabe, agortzen danean CD soila salduko dabe, beraz, dokumentalean interesa daukanak adi ibili beharko dau.
Hamar kide daukaz Ze esatek! taldeak, gehienak Gipuzkoan bizi dira, baina Gasteizen edo Mungian bizi diranak be badagoz. Oiartzunen egiten doguz entseguak, ez da erraza danak alkartutea, autortu dabe.
Ze esatek! taldearen helburuetako bat publikoagaz bat egitea da, energia edo musika-zurrunbiloan entzuleakaz batera murgiltzea. Guk ondo pasetan dogu zuzenekoan, gu geu be publikoaren zati sentiduten gara. Igaz 80 kontzertu izan zituen eta, aurten 56, taldekide asko izatekeran, koordinazinoa be ez da erraza, nahi baino gitxiago entsaiatzen dogu, azaldu dabe, zuzeneko emonaldiak dira gure ardatza, jenteagaz hartuemon zuzen hori da gehien atsegin doguna. Rock&Ron diskoa aurkezteko hainbat kontzertu emongo ditue: Hasteko, abenduaren 3an Donostiako Kafe Antzokian eta 5ean, Durangon, goizean Ahotsenean eta arratsaldean Plateruena Kafe Antzokian egongo dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!