Getxoartek 51 artistaren lanak izango ditu ikusgai abenduaren 2tik 4ra bitartean
2011-11-23 14:18 KultureaAbenduaren 2tik 4ra bitartean Getxo arte sortu barrien topagune izango da Getxoarte ekimenari esker. Aurton, hainbat diziplinatako 51 artistaren lanak izango dira ikusgai Areetako Geltokia plazan, goizez eta arrastiz. Bilboko Rekalde aretoan aurkeztu dabe erakusketea Getxoko Kultura zinegotzi Koldo Iturbek eta erakusketearen arduradun Lucia Martinek.
Abenduaren 2tik 4ra bitartean Getxo arte sortu barrien topagune izango da Getxoarte ekimenari esker. Aurton, hainbat diziplinatako 51 artistaren lanak izango dira ikusgai Areetako Geltokia plazan, goizez eta arrastiz. Bilboko Rekalde aretoan aurkeztu dabe erakusketea Getxoko Kultura zinegotzi Koldo Iturbek eta erakusketearen arduradun Lucia Martinek.
Koldo Iturbek Getxoarteren asmo nagusiak izan ditu berbagai prentsaurrekoaren hasieran: Euskal Herriko arte plastiko eta ikus-entzunezko sorkuntza barria bultzatzea eta sustatzea da gure helburua. Hamar urteotan 63.000 lagun izan dira Getxoarten, eta 550 sortzaile inguruk hartu dabe parte. Egile askorentzat, ganera, euren ibilbide profesionaleko lehenengo pausua izan da Getxoarte.
Arte proposamenik gazteenak erakusteko plataformea izan gura dogu, azaldu dau Iturbek. Bide barriak edegi nahi daben sortzaileentzako lekua izateko asmoz abiatu zan Getxoarte, eta modu berean artisten lanak bai publiko orokorraro zein profesionalei ezagutarazoteko espazio bihurtu. Makina bat generotako lanak ikusteko aukerea eukiko dabe bisitariek: pinturea, eskulturea, argazkia, bideoa, marrazkia, grabadua, estetika erlazionaleko lanak eta abar.
Lucia Martin aretoaren arduradunak aurtengo nobedadeen barri eskaini dau. Izan be, edizino honetan dobako bisita gidatuak atondu ditue, abenduaren 3an eta 4an, 18:00etan; eta, umeentzako tailer bereziak be izango dira. horretan egunetan. Erakusketa hutsa baino beste zeozer gehiago izatea nahi dogu, giroa sortu nahi dogu. Horregaitik, bisita gidatuak eta tailerrak prestau doguz egun bitan, azaldu dau Martinek. Horrezaz gan, lehenengo egunean, abenduaren 2an, Zodiacs taldeak kontzertu eskainiko dau karpan.
Getxoarte 2011ko epaimahaiak aukeratu ditu 51 artistak. Lanak baloretako ondoko alderdiak izan ditue kontuan: autonomia personala, jarrera barritzailea, gogoeta ikerketarako jarrerea, jarrera kritikoa eta beharren esangurea. Kontxa Elorza eta Iñaki Billelabeitia EHUko Arte Eder Fakultadeko irakasleak eta Frank Suarez Ustaritzeko Euskal Kultur Erakundearen arduraduna izan dira aurtengo apaimahaikideak. Rekalde aretoko zuzendari Alicia Fernandezen arte-aholkularitzea izan dabe.
Getxoartek aretoan izan diran egile guztien lanak katalogo batean jasoko ditu. Argitalpenean, egindako lanak eta artista curriculumeko daturik garrantzitsuenak aitatutako dira. Katalogook galeria eta museoetan banatuko dira. Parte-hartzaile gehienak EHUko Arte Fakultadeko ikasleak dira.
Gatxoarte 2011 goizez eta arratsaldez egongo da zabalik: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:30era. Sarrerea euro bikoa da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!