Nafarroako konkistearen ganeko komikia eta unidade didaktikoa kaleratu ditu Ikaselkar etxeak
2011-11-25 10:14 KultureaIkaselkar argitaletxeak 1512 Nafarroa, amets urratua komikia eta 1512 Nafarroaren konkista unidade didaktikoa aurkeztu ditu. Lanotan Nafarroako konkistearen beste ikuspegi bat eskaintzen jake irakurle gazteei.
Ikaselkar argitaletxeak 1512 Nafarroa, amets urratua komikia eta 1512 Nafarroaren konkista unidade didaktikoa aurkeztu ditu. Aurkezpena Iruñeko Guendulain jauregian izan zan, eta bertan izan ziran Joseba Asiron egilea, Martin Altzueta Martintxo marrazkigilea, Javier Zulaika Nafarroako Unesco-Enearen presidentea, Irune Zuluaga Sabino Arana Fundazinoko zuzendaria eta J. Iñaki Etxezarreta Ikaselkar argitaletxekoa.
1512 Nafarroa, amets urratua komikiak Nafarroako Erresumearen azken egunetako historia kontetaj dau, arreta berezia ipiniz 1512ko inbasinoan eta ostean etorri zan hamazortzi urteko gerra luzean. Historia lehenengo pertsonan azaltzen dau sasoi haretako protagonista nagusietako batek, Joan Jatsu Azpilkueta nafar legitimistak; izan be, gerrako gorabehera eta gerra garrantzitsu guztiak bertatik bertara ezagutu zituan eta. Xabierko jaunaren semea zan eta bizi zala Azpilkueta kapitaina deitzen eutsen guztiek, lagunek zein arerioak. Hemen agertzen diran personaia gehienak eta funtsezko historia guztiak benetako gertaeretan oinarrituta dagoz.
1512 Nafarroaren konkista unidade didaktikoaren bidez Nafarroako Erresumearen historiako zertzelada batzuk eskainiko jakiez ikasleei, 1512ko inbasinoari garrantzi berezia emonez. Horrezaz gan, Nafarroaren konkistearen aurrekariak eta ondorengo bilakaerra be aitatzen dira, ikuspegi zabala eskaintzeko asmoz. Unidade didaktiko labur honen azken zatian, lehen orrialdeetako edukia ulertzen lagunduko deutson ariketak topauko ditu ikasleak. Holan, Nafarroaren konkistearen errealidadeari beste ikuspegi batetik begiratzeko aukerea zabaltzen jake.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!