Haize barriak dakarz Etxek 'Haize berri bat' diskoan
2011-11-22 14:55 MusikeaAldaketa handiak dakarz Iñaki Etxezaarraga Etxek disko barrian, mugarri antzeko bat da-eta Baga-Biga etxeagaz kaleratu barri dauen Haize berri bat. Hamar kanta batu ditu lanean; sei barriak dira, eta ganerakoak, aurreko diskoetako singleak. Zapatuan, zemendiaren 26an, Getxoko Andres Isasi musika eskolan joko dau, Udagoieneko Ostera egitarauaren barruan.
Haize barriak dakarz Iñaki Etxezaarraga Etxek disko barrian, mugarri antzeko bat da-eta Baga-Biga etxeagaz kaleratu barri dauen Haize berri bat. Hamar kanta batu ditu lanean; sei barriak dira, eta ganerakoak, aurreko diskoetako singleak. Aldaketa handia dago Etxeren hirugarren disko honetan; egitura guztiz aldatu dau, esanez hasi dau prentsaurrekoa diskoetxeko Ritxi Aizpuruk. hotsak dauka garrantzi handiena abestiotan, eta biluztasuna be nabari da.
Munduaren amaiera konkistatzen diskoko lehenengo abestiak ekarri ditu ostekoak be, Berrizeko musikariak azaldu dauenez. Udan hainbat lekutan jo dot, harrera ona euki dau, eta leku askotan eskatu egiten eustien. Beste kanta batzuk be baneukazan. Holan sortu zan diskoa egiteko ideia. ETBren El Conquistador del fin del mundo saioan izan zan Etxe, Aconcaguan, eta handik ekarri eban abesti barria.
Iban Gurrutxaga gitarristeak eragin handia izan dau diskoan, berak egin ditu gitarra-konponketa guztiak. Gurrutxagaren ekarpena sano aberasgarria izan da, Etxeren eritxiz; Ni biluztu egin naz, eta berak jantzi egin nauala esan geinke. Melodiak eta gitarra-oinarriak eginda zituan, eta Gurrutxagak horren ganean egin dau behar. Halanda ze, Zatoz nirekin, Hori da dena, Lurralde bakarra eta Zenbat bide abestiak lehenagoko diskoetakoak dira, baina orain desbardin entzungo doguz, sano aldatuta.
Lehen aitatutako Munduaren amaiera konkistatzen kanteagaz batera, best bots pieza barri ditu diskoak: Bizitzari aurre, Taupadak, Albiste berriak, Agur eta Egunsentia. Maitasuna agiri da abestien berbetan, baina Aizpuruk nabarmendu dauanez, moeta guztietako maitasuna da, sarritan ikuspegi existentzialista batetik.
Azkenaldian, Johnny Cash musikariagaz maiteminduta dabil Etxe, aurkezpenean esan dauenez, eta horren barri topauko dogu abestietan. Soinu zehatz batzuk nahi nituan, eta Ibanen laguntzeagaz lortu dot. Country musikearen joerea dago kanta askotan, esaterako, azaldu dau. Euskal musikeari ekarpena egitea gura izan dau, gauza barriak edo desbardinak proponidu.
Egindako lanagaz harro dagoala autortu dau Etxek, salto kualitatibo handia da. Orain zuzenekoetan defendatzeko gogoz dago. Zapatuan, zemendiaren 26an, Getxoko Andres Isasi musika eskolan joko dau, Udagoieneko Ostera egitarauaren barruan. Oraintsu arte banda bategaz ibili bada be, aurrerantzean formatu txikiaren alde egingo dau. Kontzertu txikiak izango dira, leku intimoagoetan, ganeratu dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!