Patta eta Sendaezinak taldeak lehenengo diskoa aurkeztu barri dau

Bizkaie! 2011-11-24 11:30   Musikea

Patta eta Sendaezinak diskoa kaleratu barri dabe Jesus Sudupe Pattak eta Luciano Martin Lukak, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Jotakie eta Dirección Obligatoria taldeetan ibilitakoak dira biak. Proiektu barrian taldekide ditue Iker Arrazola (bateria), Itziar Beitia (teklauak) eta Iñigo Aranbarri (tronpea).

Egitasmo barriak Dirección Obligatoriagaz zerikusia badauka be, talde biak desbardindu zituan Pattak disko barriaren aurkezpenean. Dirección Obligatorian popa egiten eben; Patta eta Sendaezinek, barriz, power-popa eta amerikar kutsuko soinuak egiten ditue. Abestien hitzei jagokienez, mundu personala erakusten dabe, ikuspegi nahikoa ezkorretik. Diskoa Andoaineko Garate estudioan grabau eben, irailean, Kaki Arkarazoren zuzendaritzapean.

Euskal pop-rockak Urola bailaran izan eban gune nagusietako bat 80ko hamarkadaren hasieran lehen taldeak sortu ziranetik. Horren artean, Jotakie nabarmendu zan, Rock Radikal Vascoren garaian euskerazko pop-rocka egiten ausartu zan talde bakarretakoa. Jotakie besteko ezaguna egin ez bazan be, Dirección Obligatoriak arrastoa itxi zuen pop zaleen artean.

Talde bion sorreran eta ibilbidean Jesus Sudupe Pattak (ahotsa eta gitarrea) eta Luciano Martin Lukak (baxua) hartu eben parte. Igaz, Patta eta Luka atzera be alkartu ziran eszenatokian, Dirección Obligatoriaren kantak barriro joteko, eta bide batez Pattak urteotan euskeraz sortutako abesti barriak aurkezteko be. Orduko zuzenekoaren ondorio da oraintsu argitaratutako Patta eta Sendaezinak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu