Governors % 100, 'Collage' disko barrian
2011-11-24 14:51 MusikeaArrasateko taldeak hirugarren diskoa aurkeztu dau, bederatzi abestiko Collage indartsua. Mauka etxeagaz kaleratu dabe lan barria. Laster entzungo doguz abesti barriak zuzenean, izan be abenduaren 3an, Durangoko Plateruena kafe antzokian joko dabe. Hirugarren lan honetan Governors taldea ehuneko ehun topauko dogula azpimarratu da J. Sang abeslariak, 'Collage' Governors da, %100, ñabardura batzukaz.
Arrasateko taldeak hirugarren diskoa aurkeztu dau, bederatzi abestiko Collage indartsua. Mauka etxeagaz kaleratu dabe lan barria. Laster entzungo doguz abesti barriak zuzenean, izan be abenduaren 3an, Durangoko Plateruena kafe antzokian joko dabe. Hirugarren lan honetan Governors taldea ehuneko ehun topauko dogula azpimarratu da J. Sang abeslariak, 'Collage' Governors da, %100, ñabardura batzukaz.
Collage diskoan arrasatearren nortasuna hasiera-hasieratik igarten da, Keu gitarra-jolearen eritxiz. Governosen nortasuna nabari da. Kantak hasi eta igarten da eurak dirala, azaldu dau. Abestien energia eta kolore desbardinak nabarmendu ditu. Musikari ondarroatarraorain urtebete eta erdi taldean sartu zana, baina laster itxiko dauela aurreratu dau prentsaurrekoaren amaieran.
Abestietan hitzetan laguntzino handia izan dabela nabarmendu dau J. Sangek. Amets Arzallus,Fredi paia, Eider Zumalde eta Mikel Etxaburu izan ditue letraegile, besteak beste.
Ipuin eta ironiak, Harrien arteko lo-kanta, Mikel snake, A song for Bobby, Larru azaletan, Beldar itsua, Ez lekuak, Igerian eta Bertigo kantak sartu ditue diskoan, nahiz eta lehenagotik beste lau eukezan. Hasieran hamahiru abesti ziran -azaldu dabe-, eta horretatik bederatzi onenak aukeratu doguz, Governorseko taldekideen lehenagoko heavy-metal melodiak entzuten dira Bedar itsua abestian; Eskandinaviako punk-rocka, Mikel snaken; jantzarako doinuak, Bertigon; eta rocka eta elektronikea Larru azaleanen.
Mikel snake Mikel Laboari omenaldi txikia da, J. Sangek azaldu dauenez. Fredi Paiak eyta Eider Zumaldek idatzi dabe abestia, J. A. Artzeren testuetan eta Mikel Laboaren abestiak oinarri. Familiagaz berba egin genduan, eta baimena emon euskuen. Abestiaren izenburua bitxia da, baina horregaz be konforme dagoz Laboaren familiakoak, berak gustuko izango ebala esan euskuen.
A song for Bobby abestian, Bik Macfarlane hitzen egilearen kolaborazinoa izan dabe; berau izan zan kartzelako IRAko komandantea 1981eko gose greban. Macfarlanek orain 20 urte idatzi eban Bobby Sandsen omenezko kantea.
Daborduko makina bat zuzeneko ditu berbatuta; hemen, hitzorduak: abenduaren 3an, Durangoko Plateruan kafe antzokian; hilaren 10ean, Hondarribiko Psilocyben; 30ean, Ondarroako Kafe Antzokian; urtarrilaren 14an, Bermeoko Kafe Antzokian; 21ean, Iruñeko Gora Iruña aretoan; zezeilaren 10ean, Arrasateko gaztetxean; eta, 24an, Gasteizeko Jimmy Jazzen.
J. Sang (ahotsa), Keu (gitarrea), Jorge (baxua), Heloiy(bateria) eta Pako (gitarrea) dira Governors. 2007an sortu zan taldea, eta ordutik Collage barriaz aparte, beste lan bi ditue kalean: Itxaron beharra ez da itxaropena (Oihuka, 2007) eta Frenetikdrome (Oihuka, 2010).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!