Sarrionaindiak Euskadi Literatura sariko dirua jasoko dau

Bizkaie! 2011-11-23 14:08   sariak-autortzak

Joseba Sarrionandiaren kontrako ezelako auzirik ez dagoala adierazoten dauen dokumentu ofiziala jaso eban atzo Gasteizko gobernuak. Auzitegi Nazionalak baieztatu dauenez, ez dago idazlearen kontrako kausarik zabalik, eta, beraz, Euskadi Literatura sariko dirua emon egingo deutsie Sarrionandiari.

Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazo dabenez, Joseba Sarrionandiaren kontrako ezelako auzirik ez dagoala adierazoten dauen dokumentu ofiziala jaso eban atzo Gasteizko gobernuak. Auzitegi Nazionalak baieztatu dauenez, ez dago idazlearen kontrako kausarik zabalik, eta, beraz, Euskadi Literatura sariko dirua emon egingo deutsie Sarrionandiari.

Pasa dan urrian zabaldu zan Euskadi Literatura saria irabazi ebala Sarrionandiak, euskerazko saiakera atalean; Moroak gara behelaino artean? beharragaitik saritu dabe Iurretako idazlea. Orduan, 18.000 euroko diru-saria ez emotea erabagi eban Eusko Jaurlaritzeak, justiziagaz zorrik dauen ala ez jakin arte. Horretarako, txostena eskatu eutson Estaduko Fiskaltzeari, eta Auzitegi Nazionalak Fiskaltzeari bialdutako datuen arabera, Sarrionandiak ez dauka zorrik justiziagaz. Fiskaltzearen arabera, Sarrionaindiak zazpi auzi izan zituan 1980 eta 1985 urteen artean, kartzelatik iges egin eban arte. Auzi horreetatik hiru artxibau egin zituen; beste hirurengaitik zigortu egin eben, eta beste batengaitik absolbidu egin eben. Kontua da ze auzi guztiek preskribidu egin dabela.

Sarrionandiaren egoerea argituta, familiak eskaera bi egin deutsoz Jaularitzeari: urriko adierazpenak jentaurrean zuzentzea, eta idazleari gainerako saridunen baldintza berberetan emotea saria.

Jakina danez, Sarrionandia alde eginda dago, 1985eko garagarrilean Iñaki Pikabeagaz batera Martuteneko kartzelatik iges egin ebanetik; Imanol abeslariaren kontzertu baten ostean egin eben iges, bozgorailuen barruan sartuta.

Kontuak kontu, Blanca Urgell Kultura sailburuak egingo dau gaur, hilak 23, Euskadi literatura sarien banaketea Gasteizko Europa jauregian. Sarien irabazleak ondokoak dira: Joseba Sarrionandia (euskerazko saiakera), Iñaki Uriarte (gaztelaniazko saiakera), Ur Apalategi (euskerazko literatura), Jon Bilbao (gaztelaniazko literatura), Miren Agur Meabe (euskerazko haur eta gazte literatura), Karlos Zabala (euskerazko literatura itzulpena) eta Iban Barrenetxea (literatur lanaren ilustrazinoa). Gaztelaniazko haur eta gazte literatura arloko saria emon barik geratuko da, epaimahaikideen eretxiz kalidade nahikoa eban lanik aurkeztu ez dalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu