EOSek Schuberten 5. Mezea eskainiko dau lehenengoz Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon
2011-11-24 10:38 MusikeaEuskadiko Orkestra Sinfonikoak Schuberten 5. Mezea oinarri izango dauen programa sinfoniko-korala eskainiko dau zemendiaren 25etik abenduaren 2ra, bonu-denporaldiaren barruan. Andres Orozco-Estradak zuzenduko dau orkestrea. EOSek lehenengo aldiz interpretauko dau lana. Ahotsei jagokienez, Errenteriako Andra Mari Abesbatzak kantauko dau, Jose Manuel Tiferen zuzendaritzapean.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Schuberten 5. Mezea oinarri izango dauen programa sinfoniko-korala eskainiko dau zemendiaren 25etik abenduaren 2ra, bonu-denporaldiaren barruan. Andres Orozco-Estradak zuzenduko dau orkestrea. EOSek lehenengo aldiz interpretauko dau lana. Ahotsei jagokienez, Errenteriako Andra Mari Abesbatzak kantauko dau, Jose Manuel Tiferen zuzendaritzapean.
Aldareetatik orkestrara da programearen izenburua, eta ondoko emonaldiak izango dira: zemendiaren 25ean eta abenduaren 2an Donostiako Kursaalean, zemendiaren 28an Iruñeko Baluarten, zemendiaren 29an Gasteizeko Principal Antzokian eta zemendiaren 30ean Bilboko Euskaldunan.
Andres Orozco-Estradak 2007an zuzendu ebena lehenengoz Andra Mari Abesbatza, Musikasten, EOS be lehen aldiz zuzendu eban kontzertuan. Ostean, 2009an Musika Hamabostaldian eta 2010ean EOSen bonu-denporaldian be izan zan abesbatzaren zuzendari. Zemendi eta abenduko kontzertuetan lau abeslari gaztek kantauko dabe, eta hiruk EOSgaz, lehenengo bidar: Ana Quintans sopranoak, Ida Aldrian mezzosopranoak, Jose Luis Sola tenoreak eta Klemens Sander baritonoak.
Schuberten azken-aurreko mezea errepertoriora gehitzeaz gan, EOSek Camille Sain Saënsen 3. Sinfonia organuagaz interpretauko dau bosgarren programa honetan. Paristar konpositorearen sinfonien artean guztira bosgarrena eta azkena izan zan, sinfonia frantsesak XIX. mendeko azken urteetan bizi izandako bilakaeran aurrerapauso erabagiorra izan zan. Honetan, Saint Saënsek organoa eleiz musikearen alorretik urten eta orkestreari gehitu eutson. Hau programa hau, Andres Orozco-Estradak zuzenduta, baina Tonkünstler Wien orkestreak interpretauta, Vienako Musikverein-ean izango da entzungai abenduaren erdialdera.
Musika Gelearen programazinoaren barruan, zemendiaren 24an, EOSek programa sinfoniko-koral honen entseguetako ateak edegiko deutsez EHUko Esperientzia Geletako 63 ikasleri eta Musikeneko ikasleei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!