Xabier Montoiak oinarrizkora jo dau disko barrian

Bizkaie! 2011-11-07 14:54   Musikea

Xabier Montoiak disko barria aurkeztu dau, Xabier Montoiaren mundu miresgarriak, Bidehuts diskoetxeagaz. Maite Arroitajauregi (Mursego) eta Ibon Rodriguezen (Eten, Le Noise) laguntzinoa izan dau proiektu barrian. Oraingoan, elektronikea albo batera itxi eta oinarrizkora jo dau gasteiztarrak.

Xabier Montoiak disko barria aurkeztu dau, Xabier Montoiaren mundu miresgarriak, Bidehuts diskoetxeagaz. Maite Arroitajauregi (Mursego) eta Ibon Rodriguezen (Eten, Le Noise) laguntzinoa izan dau proiektu barrian.

Orain bederatzi urte kaleratu eban aurreko diskoa Montoiak; Ni ez naiz Xabier Montoia (Metak, 2002). Oraingoan, elektronikea albo batera itxi eta oinarrizkora jo dau gasteiztarrak. Aurreko diskoekaz zerikusi gitxi dauka, eta prentsaurrekoan azaldu ebenez, abstrakzinoaren alde egin dabe. Diskoko hamar kantak Montoiak berak idatzi ditu, baina hirurak ibili dira azkenengo atonketak egiten.

Maite Arroitajauregik biolontxeloa, melodikea eta pianoa sartu ditu, eta, Ibon Rodriguezek, pianoa, gitarrea eta kalinbea. Bien ahotsak be entzungo doguz diskoan. Diskoaren grabazinoa eta nahasketea Eibarreko Legarre estudioan egin dau, Ander Barriusoren zuzendaritzapean.

Elgoibarren emon eben hirurek lehenengo kontzertua, irailean, eta zemendian barriro ekingo deutse zuzenekoei: 18an, Berako Katakun; abenduaren 8an, Ahotsenean, Durangoko Azokan; 11n, Eibarreko Karrika tabernan; eta, 23an, Ondarroako Kafe Antzokian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu